Osasun Psikologia Orokorra + GerontologiaUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta irteera profesionalak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Errealitate profesionalera hurbiltzen zaitugu

    Praktikak

    Praktiketako programak (35 ECTS) lanbideko konpetentziak (trebetasunak, jarrerak eta gaitasunak) eta zereginak burutzeko ezagutzak izango dituzten profesionalak trebatzeko aukera ematen du. Osasun Psikologia Orokorreko zein Gerontologiako praktikak egingo dira.

    Lanbideko praktikak tutoretzapekoak izaten dira. Egiaztatutako zentro eta establezimenduetan egiten dira, beharrezko ziurtagiriak dituzten profesionalen tutoretzapean.

    Praktikak Osasun Ministerioak Osasun Psikologia Orokorreko Masterrerako zehaztutako ezaugarriak betetzen dituzten zentroetan egingo dira, eta, gainera, Gerontologiaren esparruan beren eginkizuna betetzen duten espezialistak dituzten zentroetan.

    Osasun Psikologia Orokorreko eta Gerontologia arloko praktikak

    Lanpostuen adibideak

    IRTEERA PROFESIONALAK

    Osasun Psikologia Orokorreko Masterrak lan eremu hauetan aritzeko gaitzen du

    • Osasun psikologo orokor modura norbere kontura aritzeko.
    • Osasun mentaleko nahasmendu orokorren diagnostikoa eta esku hartzea egiteko.
    • Hirugarren adinekoen egoitzak.
    • Gaixo kronikoen errehabilitazio psikosoziala.
    • Adikzioak tratatzeko zentroak.
    • Era askotako patologiak dituzten gaixoen elkarteak.
    • Sektore pribatuko osasun zentroak
    • Haur eta gazteen arretako zentro sozio-sanitarioak, nahasmendu psikopatologikoetan espezializatuak.
    • Diagnostiko eta errehabilitazio neuropsikologikoko unitateak.
    • Sektore pribatuko ugalkortasun unitateak: haurrak izateko zailtasunak dituzten bikoteen diagnostiko eta tratamenduko zerbitzuak.

    Gerontologia Masterrak lan eremu hauetarako gaitzen du

    • Zerbitzu soziosanitarioak (egoitzak, eguneko zentroak).
    • Osasun zerbitzuak eta osasun zentroak (dementzia unitateak, zainketa aringarrien unitateak).
    • Erakunde publikoak
    • Gizarte zerbitzuetako enpresak.
    • Helduen eta adinekoen prestakuntza zentroak.
    • Telelaguntza zerbitzuak
    • Aisialdiko eta denbora libreko enpresak.
    • Errehabilitazio zentroak eta memoria unitateak.
    • Etab.