Osasun Psikologia Orokorra + GerontologiaUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Masterra

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Osasun Psikologia Orokorra + Gerontologia

    Ikasketa ofizialen programazio bateratua

    Ikasketa ofizialen programazio bateratu hau profesionalizatzailea da, eta, alde batetik, Osasun Psikologia Orokorreko Masterra egiteko egungo lege beharrizanari erantzun nahi dio, psikologo gisa jardun ahal izateko osasun arloan, eta, bestetik, errekonozimendu hori Gerontologiako espezializazioarekin osatu.

    Azken eremu hori goraldian dago gaur egun, kalkulatzen baita 2035. urtean gure inguruko biztanleriaren % 26,5 inguruk 65 urte edo gehiago izango dituela (INE, 2020).

    Beraz, programa hau egin ondoren, gaitasuna izango duzu:

    null

    Psikologoa izateko osasun arloan

    - Kontsultak - Azterketa zentroak - Mendekotasuna gainditzeko zentroak - Gaixoen elkarteak, etab.

    Psikologiako zentro bat zabaltzeko ere aurretiaz bete beharreko baldintza da.

    null

    Gerontologiaren arloan profesionalki jarduteko

    - Kontsultak - Eguneko zentroak eta egoitza gerontologikoak eta psikogeriatrikoak - Gaixoen eta senideen elkarteak - Zentro psikogerontologikoak - Enpresa soziosanitario gerontologikoak - Eta abar.

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

    • Titulazioa:

      Osasun Psikologia Orokorra + Gerontologia

    • Iraupena/kredituak

      2 ikasturte - 126 ECTS

    • Hizkuntza

      Espainiera

    • Plazak

      20

    • Irakaskuntza mota

      Presentziala

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua itxita

    • Fakultatea:

      Osasun Zientziak
    • Partekatu:

    2 titulazio 2 urtean

    Programaren helburuak

    null

    2 titulazio 2 urtean

    Programaren helburuak

    Plana, alde batetik, profesionalizatzailea da, osasun arloko jardun profesionalerako beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzean oinarritzen dena, baina Gerontologiaren arloan ebaluatzeko eta esku hartzeko beharrezko ezagutzak ere ematen ditu.

    Gu aukeratzeko arrazoiak

    Ibilbidea arlo bietan

    01

    Ibilbide luzea osasunaren alde

    Programako ikasleek Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko osasunaren arloan ibilbide oparoa duten irakasle eta ikertzaileak izango dituzte, baita Psikologia eta Osasuneko I+G+Bko unitatea ere, esku-hartze klinikoan diharduena, nazioartean finkatuta dauden ikerketa ildo eta taldeekin lotuta.

    02

    Gure adinekoekin 90eko hamarkadatik

    1990eko hamarkadaren erdialdetik ikus daiteke Unibertsitateak sentsibilitatea duela gerontologiaren eta adinekoen arretaren arloko prestakuntzari dagokionez; izan ere, adinekoekin lan egiteko irakasgai espezifikoak eskaintzen ziren. Ikasleen onarpen maila ona eta Deustuko Unibertsitateak gerontologiako prestakuntzarekin duen konpromisoa kontuan hartuta, Gerontologiako Espezializazio Ikastaroa abiarazi zen lehen aldiz 2003/2004 ikasturtean.

    03

    Master ofizialaren sorrera

    Ondoren, ikasleen harrera ona ikusita eta hurbilen dauden gizarte eragileen (Bizkaiko Foru Aldundia, Geriatria eta Gerontologiako Euskal Elkartea eta Bizkaiko adinekoen elkarteen Federazioa) laguntza ikusita, Gerontologia Masterra jarri zen abian, eta 2009/10 urteaz geroztik master ofiziala izan zen. Une horretatik aurrera, ikastaroa egin da gogobetetasunari buruzko balorazio handiarekin eta lan-merkatuan sartzeko maila onarekin.

    04

    Elkarri lotuta dauden eremu bi

    Master biak beti egon dira elkarri loturik Fakultatearen historian, baterako plana sortu aurretik. Horren froga da Osasun Mentaleko eta Terapia Psikologikoetako Unibertsitate Masterrak, 2014/15 ikasturtean Osasun Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterrak ordeztutakoak, gerontologiaren arloko espezialistek emandako modulu teoriko eta praktikoak zituela.

    Norentzat da?

    Programa hau zuretzat da, baldin eta...

    Psikologiako graduduna edo lizentziatua izan behar da.

    REACUk 2020ko urtarrilaren 15ean egindako bileran, Osazun Psikologia Orokorreko masterrera sartzeko baldintzei buruzkoan, onartutakoaren arabera, psikologiako graduaren ikasketa planetan osasun psikologiako aipamena txertatu ondoren (CNU/1309/2018 aginduaren arabera), ebatzi da Psikologiako Graduatu eta Psikologiako Lizentziatuaren tituluek, CNU/1309/2018 Aginduaren aurretik Espainiako estatuan emandakoek Psikologia Orokorreko Masterrean sartzeko beharrezko baldintzak betetzen dituzte, eta, beraz, master horiek dituztenak ezin dira hautaketa prozesuetatik kanpo geratu, eta ez dute prestakuntza osagarririk behar.

    Kontuan izango da ingeleseko B2 maila ziurtatuta edukitzea (salbuetsita daude Deustuko Unibertsitateko Psikologiako gradudunak).

    Ikusi sartzeko irizpide guztiak

    null

    Baliabide espezializatuak

    Ikaskuntzan, Deusto Psych Unitatea izango duzu lagun. Psikologia eta Osasuneko I + G + b-ko unitate honek goi mailako teknologiako tresneria psikofisiologikoa du, errealitate birtualekoa, ebaluazio eta psikodiagnostikokoa, errehabilitaziokoa, eta espazio eta instalazio zabalak ditu.

    Betekizun egiaztatuak

    Berme sendoko titulazioa

    null

    SARRERAKO ETA AMAIERAKO PROFILA

    Ikusi informazioa

    null

    ONARPENERAKO IRIZPIDEAK

    Ikusi informazioa

    null

    Arau akademikoak

    Ikusi informazioa

    null

    KALITATEA KUDEATZEKO SISTEMA

    Ikusi informazioa

    null

    IRADOKIZUNAK ETA ERREKLAMAZIOAK

    Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka programaz balia zaitezke. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

    Bekak eta laguntzak

    BALDINTZA EKONOMIKOAK

     

    Jarri gurekin harremanetan

    Osasun Psikologia Orokorra + Gerontologia

    Erlazionatutako titulazioak