Osasun Psikologia Orokorra + Neuropsikologia KlinikoaUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Errealitate profesionalera hurbiltzen zaitugu

    Praktikak

    Praktiketako programak (36 ECTS) lanbideko gaitasunak (trebetasunak, jarrerak eta gaitasunak) eta zereginak burutzeko ezagutzak izango dituzten profesionalak trebatzeko aukera ematen du. Osasun Psikologia Orokorreko eta Neuropsikologia Klinikoko praktikak egingo dira.

    Lanbideko praktikak tutoretzapekoak izaten dira. Egiaztatutako zentro eta establezimenduetan egiten dira, beharrezko ziurtagiriak dituzten profesionalen tutoretzapean.

    Praktikak Osasun Ministerioak Osasun Psikologia Orokorreko Masterrerako zehaztutako ezaugarriak betetzen dituzten zentroetan egingo dira, eta, gainera, Neuropsikologia Klinikoaren esparruan beren eginkizuna betetzen duten espezialistak dituzten zentroetan.

    Osasun Psikologia Orokorreko eta Neuropsikologia arloko praktikak

    Lanpostuen adibideak

    LAN IRTEERAK

    Osasun Psikologia Orokorreko Masterrak lan eremu hauetan aritzeko gaitzen du:

    • Osasun psikologo orokor modura norbere kontura aritzeko.
    • Osasun mentaleko nahasmendu orokorren diagnostikoa eta esku hartzea egiteko.
    • Hirugarren adinekoen egoitzetan aritzeko.
    • Gaixo kronikoen errehabilitazio psikosoziala egiteko.
    • Adikzioak tratatzeko zentroetan jarduteko.
    • Era askotako patologiak dituzten gaixoen elkarteetan aritzeko.
    • Sektore pribatuko osasun zentroetan lan egiteko.
    • Haur eta gazteen arretako zentro sozio-sanitarioetan lan egiteko, nahasmendu psikopatologikoetan espezializatutakoetan.
    • Diagnostiko eta errehabilitazio neuropsikologikoko unitateetan aritzeko.
    • Sektore pribatuko ugalkortasun unitateetan jarduteko: haurrak izateko zailtasunak dituzten bikoteen diagnostiko eta tratamenduko zerbitzuetan.

    NEUROPSIKOLOGIA KLINIKOKO Masterrak lan eremu hauetarako gaitzen du:

    • Neurologia, Psikiatria, Neurofisiologia, Neuroerrehabilitazio eta Neuroerradiologia zerbitzuetan aritzeko
    • Elkarteetan lan egiteko
    • Egoitzetan lan egiteko
    • Zentro sozio-sanitarioetan aritzeko
    • Fundazioetan jarduteko
    • Zentro teknologiko eta ikertaldeetan aritzeko
    • Kontsultetan lan egiteko

    Eginkizunak:

    • Ebaluazioa proba neuropsikologikoen bidez.
    • Neuroirudiko analisiko tekniken maneiua.
    • Pazientearen eta senideen errehabilitazio osoa.
    • Gaixotasun neurologiko eta/edo psikiatrikoei lotutako narriadura kognitiboaren ebaluazioa, diagnostikoa eta tratamendua.