Osasun Psikologia Orokorra + Neuropsikologia KlinikoaUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Ikasketa plana

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Ikasteko metodo praktikoa eta dinamikoa

    Ikasteko eredu propioa (MAUD)

    01

    Esperientziaren testuingurua

    Badakigu esperientziatik ikasten dugula; beraz, Deustun ikaslearen aurretiko ezagutzatik abiatzen gara. Lehenengo, jorratzen den gaiaren inguruan ikaslearen aurrekontzeptuak, kasu esanguratsuak eta aurretiko esperientziakaztertzeko jarduerak proposatzen dira.

    02

    Behatu eta hausnartu

    Aldez aurreko eskemak planteatu ondoren, ezinbestekoa da horiek behatzea eta zalantzan jartzea. Horrela, bigarren fasean hausnartzeko jarduerak egiten dira, etengabeko zalantzan jartze eta behaketaren bidez.

    03

    Kontzeptualizazioa

    Gure aurretiko ezaguera, jakintza gaiari buruzko teoria idatziarekin kontrastatzen dugu. Azalpen metodoa jarraitzen dugu (zuzeneko eta online euskarrian), testuen irakurketa eta/edo gidatutako azalpenaren bidez.

    04

    Esperimentazio aktiboa

    Ikasitakoa praktikan jartzeko, aplikazioko jarduerak egiten dira: kasuen analisia, esku hartzeko eta ikertzeko proiektuen analisia, proiektuetan eta arazoetan oinarritutako ikaskuntza, sintesi lanak, ikasleen jarduera praktikoak zentroetan, datuak biltzea eta analizatzea.

    05

    Ebaluazioa

    Azkenik, ebaluazioan, ikasitakoari buruzko gogoeta egiten da eta egindako lana baloratzen da. Idatzizko probak, txostenak prestatu eta beste jarduera batzuk egiten dira.

    06

    Aurrez aurreko tutoretzak eta onlinekoak

    Prozesu hori guztia tutoreen laguntzaz egingo duzu. Unibertsitatean tutoretzak daude, aurrez aurrekoak eta urrutitik egindakoak, (banakako eta/edo taldeko) lana gainbegiratzeko eta jarraipena egiteko.

    Nola ebaluatzen da ikaskuntza?

    Ebaluazio sistemak

    null

    Nola ebaluatzen da ikaskuntza?

    Ebaluazio sistemak

    • Banakako jarduera praktikoak gelan (galde-sortak, ariketak eta problemak ebaztea, kasuen analisia).
    • Jarduera praktikoak zentroetan.
    • Gelako parte hartzearen eta komunikazioaren erregistroa.
    • Ahozko aurkezpena gelan.
    • Lana-proiektua.
    • Laborategiko praktikak (DeustoPsych).
    • Txosten zientifikoa.
    • Banakako portafolioa.
    • Taldeko jarduera praktikoak gelan (eztabaidak, kasuak ebaztea, komunikazioak prestatzea, etab.).
    • Berariazko proba idatziak.
    null

    Ordutegia

    Astelehenetik ostiralera, 15.30etik 20:00etara.

    Deustu

    Arau akademikoak

    null

    Deustu

    Arau akademikoak

    Hauek dira Deustuko Unibertsitateko graduondokoei dagozkien arau espezifiko guztietarako estekak:

    Graduondoko arau akademikoak

    Master ofizialak arautzeko prozedurari buruzko arau akademikoak

    Kredituen transferentzia