Osasun Psikologia Orokorra + Neuropsikologia KlinikoaUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Masterrari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Osasun Psikologia Orokorra + Neuropsikologia

    Ikasketa ofizialen programazio bateratua

    Ikasketa ofizialen programazio bateratu hau lanbidera begirakoa da, eta, alde batetik, Osasun Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterra egiteko egungo lege beharrizanari erantzun nahi dio, psikologo gisa jardun ahal izateko osasun arloan, eta, bestetik, aitormen hori Neuropsikologiako espezializazioarekin osatu, Neuropsikologia Klinikoko Unibertsitate Masterra eginez, Psikologia munduan gorako bidean doan esparru bat.

    Beraz, programa hau egin ondoren, gaitasuna izango duzu...

    null

    Psikologoa izateko osasun arloan

    - Kontsultak
    - Azterketa zentroak
    - Mendekotasuna gainditzeko zentroak
    - Gaixoen elkarteak
    , etab.

    Psikologiako zentro bat zabaltzeko ere aurretiaz bete beharreko baldintza da.

    null

    Neuropsikologiaren arloan jardutea

    Neuropsikologia garunaren eta portaeraren arteko harremanak aztertzeari aplikatutako zientzia da. Neuropsikologia Klinikoan jarduteak graduondoko berariazko prestakuntza teknikoa eta ikuskatutako praktika bikaina eskatzen ditu. Neuropsikologia Klinikoaren garapena hain izan da handia gure herrialdean, non prestakuntza hori duten profesionalen eskaera gero eta handiagoa den.

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

    • Titulazioa:

      Osasun Psikologia Orokorra + Neuropsikologia klinikoa

    • Iraupena/kredituak

      2 ikasturte - 126 ECTS

    • Hizkuntza

      Espainiera

    • Plazak

      10- 15

    • Irakaskuntza mota

      Presentziala

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua irekita

    • Fakultatea:

      Osasun Zientziak
    • Partekatu:

    Masterreko 2 titulazio 2 urtetan lortzea

    Programaren helburua

    null

    Masterreko 2 titulazio 2 urtetan lortzea

    Programaren helburua

    Plana, alde batetik, profesionalizatzailea da, osasun arloko jardun profesionalerako beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzean oinarritzen dena, baina Neuropsikologiaren arloan ebaluatzeko eta esku hartzeko beharrezko ezagutzak ere ematen ditu.

    Gu aukeratzeko arrazoiak

    Ibilbidea arlo bietan

    01

    Ibilbide luzea osasunaren alde

    Programako ikasleek Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko osasunaren arloan ibilbide oparoa duten irakasle eta ikertzaileak izango dituzte, baita Psikologia eta Osasuneko I+G+Bko unitatea ere, esku-hartze klinikoan diharduena, nazioartean finkatuta dauden ikerketa ildo eta taldeekin lotuta.

    02

    Neuropsikologia 90eko hamarkadatik

    Deustuko Unibertsitateak Neuropsikologiako prestakuntzaren aldeko apustua 90eko hamarkadaren hasieran egin zuen. Psikologiako lizentziaturako prestakuntzak izan zuen, arlo horrekin zuzenean lotutako 9 irakasgairekin, eta ikasleek gehien eskatzen duten ibilbideetako bat izan zen.

    Gainera, 2010/11 eta 2014/15 urteen artean, Deustuko Unibertsitateak prestakuntza espezifikoa eskaini zuen Neuropsikologiaren arloan, Neuropsikologian adituaren bitartez.

    03

    Master ofizialaren sorrera

    2015/16 urteaz geroztik, Deustuko Unibertsitateak Neuropsikologia Klinikoko Unibertsitate Masterra eskaini zuen (Unibertsitate Kontseiluak ikasketa-plana egiaztatzea lortu zuen, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak aldeko txostena eman ondoren, eta Ministro Kontseiluaren 2015eko apirilaren 17ko Erabakiaren bidez tituluaren ofizialtasuna aitortu zen).

    04

    Elkarri lotuta dauden eremu bi

    Master biak beti egon dira elkarri loturik Fakultatearen historian, baterako plana sortu aurretik. Horren froga da Osasun Mentaleko eta Terapia Psikologikoetako Unibertsitate Masterrak, 2014/15 ikasturtean Osasun Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterrak ordeztutakoak, gerontologiaren arloko espezialistek emandako modulu teoriko eta praktikoak zituela.

    Norentzat da?

    Programa hau zuretzat da, baldin eta...

    Psikologiako graduduna edo lizentziatua izan behar da.

    REACUk 2020ko urtarrilaren 15ean egindako bileran, Osazun Psikologia Orokorreko masterrera sartzeko baldintzei buruzkoan, onartutakoaren arabera, psikologiako graduaren ikasketa planetan osasun psikologiako aipamena txertatu ondoren (CNU/1309/2018 aginduaren arabera), ebatzi da Psikologiako Graduatu eta Psikologiako Lizentziatuaren tituluek, CNU/1309/2018 Aginduaren aurretik Espainiako estatuan emandakoek Psikologia Orokorreko Masterrean sartzeko beharrezko baldintzak betetzen dituzte, eta, beraz, master horiek dituztenak ezin dira hautaketa prozesuetatik kanpo geratu, eta ez dute prestakuntza osagarririk behar.

    Kontuan izango da ingeleseko B2 maila ziurtatuta edukitzea (salbuetsita daude Deustuko Unibertsitateko Psikologiako gradudunak).

    Ikusi sartzeko irizpide guztiak

    null

    Baliabide espezializatuak

    Ikaskuntzan, Deusto Psych Unitatea izango duzu lagun. Psikologia eta Osasuneko I + G + b-ko unitate honek goi mailako teknologiako tresneria psikofisiologikoa du, errealitate birtualekoa, ebaluazio eta psikodiagnostikokoa, errehabilitaziokoa, eta espazio eta instalazio zabalak ditu.

    Betekizun egiaztatuak

    Berme sendoko titulazioa

    null

    SARRERAKO ETA AMAIERAKO PROFILA

    Ikusi informazioa

    null

    ONARPENERAKO IRIZPIDEAK

    Ikusi informazioa

    null

    Arau akademikoak

    Ikusi informazioa

    null

    KALITATEA KUDEATZEKO SISTEMA

    Ikusi informazioa

    null

    IRADOKIZUNAK ETA ERREKLAMAZIOAK

    Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka programaz balia zaitezke. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

    Bekak eta laguntzak

    BALDINTZA EKONOMIKOAK

     

    Jarri gurekin harremanetan

    Osasun Psikologia Orokorra + Neuropsikologia klinikoa

    Erlazionatutako titulazioak