- Neurologia, Psikiatria, Neurofisiologia, Neuroerrehabilitazio eta Neuroerradiologia zerbitzuak
- Elkarteak
- Egoitzak
- Zentro sozio-sanitarioak
- Fundazioak
- Zentro teknologikoak eta ikertaldeak
- Kontsulta
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Praktiketako programak Neuropsikologia Klinikoaren esparruko lanbideko gaitasunak (trebetasunak, jarrerak eta gaitasunak) eta zereginak burutzeko ezagutzak izango dituzten profesionalak trebatzeko aukera ematen du.
Lanbideko praktikak tutoretzapekoak izaten dira. Egiaztatutako zentro eta establezimenduetan egiten dira, beharrezko ziurtagiriak dituzten profesionalen tutoretzapean.
Matrikulatutako ikasle guztientzako nahitaezko gaia da eta ikasleek 24 ECTS lortzen dituzte, hiru irakasgaitan egituratuta.
- Lehenengo seihilekoa
- 240 orduko egonaldia zentroan
- 60 orduko tutoretzak Unibertsitatean eta ikasleen lan pertsonala.
- Bigarren seihilekoa
- 120 orduko egonaldia zentroan
- 30 orduko tutoretzak Unibertsitatean eta ikasleen lan pertsonala.
- *Hautazko irakasgaia
- Bigarren seihilekoa
- 120 orduko egonaldia zentroan
- 30 orduko tutoretzak Unibertsitatean eta ikasleen lan pertsonala.
Laguntzen diguten zentroak hauek dira:
Ikasleek adierazi dezakete zer arlo duten nahiago praktikak egiteko. Praktiken koordinazioak esleituko du ikasleek praktikak zein arlotan egingo dituzten, ikasleen interesak kontuan izanda.
Unibertsitateak erabakitzen du zein ikaslek dituen kualifikaziorik onenak, praktiketako plaza bakoitzerako. Erabaki hori hartzeko, 5 ardatz nagusi hartzen dira kontuan: ikasketa-espedientea, motibazioko elkarrizketa, ikaslearen esperientzia eta aurretiazko ibilbidea, prestakuntza osagarria eta zentroak gomendatu ditzakeen eskakizunak (adib.: hizkuntzak ezagutzea, ikaslearen bizilekua, etab.). Tutoreek esleituko dizkiete plazak ikasleei.