ANECAren ebaluazioa egiaztapen/aldaketa proposamenaz
ESTEKA UNIBERTSITATE, ZENTRO ETA TITULUEN ERREGISTRORA (RUCT)
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Neuropsikologia garunaren eta portaeraren arteko harremanak aztertzeari aplikatutako zientzia da. Neuropsikologia Klinikoan jarduteak graduondoko berariazko prestakuntza teknikoa eta ikuskatutako praktika bikaina eskatzen ditu. Neuropsikologia Klinikoaren garapena hain izan da handia gure herrialdean, non prestakuntza hori duten profesionalen eskaera gero eta handiagoa den.
Deustuko Unibertsitateak Neuropsikologiako prestakuntzaren aldeko apustua 90eko hamarkadaren hasieran egin zuen.
Masterra azpimarratzekoa da estatu eta nazioarte mailan ospe handiko irakasleak aritzen direlako eta Unibertsitatera etortzen direlako ikasleei mintegiak eskaintzera.
Praktikak (18 ETCS) ospe handiko zentro eta establezimenduetan egiten dira, sektoreko profesionalek ikuskatuta.
Aukera dago Osasun Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterrarekin batera egiteko eta bi titulazioak bi urtetan jasotzeko.
Bilboko Campusa
Neuropsikologia Klinikoa
Irailetik ekainera - 60 ECTS
Espainiera
30
Presentziala
Sarrera prozesua zabalik
01
Deustuko Unibertsitateak Neuropsikologiako prestakuntzaren aldeko apustua 90eko hamarkadaren hasieran egin zuen. Psikologiako lizentziaturako prestakuntzak 1999an espezialitate ibilbidea izan zuen, arlo horrekin zuzenean lotutako 9 irakasgairekin, eta ikasleek gehien eskatzen duten ibilbideetako bat izan zen.
02
Bestalde, Osasun Mentalari eta Terapia Psikologikoei buruzko Unibertsitate Masterrak, ikasketa planaren barruan eskaintzen zuen, arloko espezialistek emandako Neuropsikologiako ibilbide espezifiko bat.
03
2010/11 eta 2014/15 urteen artean, Deustuko Unibertsitateak prestakuntza espezifikoa eskaini zuen Neuropsikologiaren arloan, Neuropsikologiako adituaren bidez.
04
2015/16 urteaz geroztik, Deustuko Unibertsitateak Neuropsikologia klinikoko Unibertsitate Masterra eskaintzen du (Unibertsitate Kontseiluak ikasketa-plana egiaztatu zuen, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak aldeko txostena eman ondoren, eta titulua ofiziala dela adierazi Ministro Kontseiluaren 2015eko apirilaren 17ko Erabakiaren bidez).
Masterra Neuropsikologiaren arloan beharrezko gaitasunak eskuratu nahi dituzten Psikologiako eta/edo Osasun Zientzien arloko graduatu, lizentziatu eta profesionalei zuzenduta dago. Ezinbestekoa izango da Psikologiako eta/edo Osasunaren Zientzien arloko titulua izatea: Osasun Zientzietako tituluren bat izatea ezinbestekoa izango da (Medikuntza, Logopedia, Terapia okupazionala y Erizaintza).
Masterraren amaierako definitutako profila proba neuropsikologikoen, errehabilitazio neuropsikologikoaren, neuroirudia aztertzeko tekniken erabileraren eta Neuropsikologiaren arloko aholkularitza eta ikerketaren bidez ebaluatzeko ezagutzak dituen profesionala da.
Ikaskuntzan, Deusto Psych Unitatea izango duzu lagun. Psikologia eta Osasuneko I + G + b-ko unitate honek goi mailako teknologiako tresneria psikofisiologikoa du, errealitate birtualekoa, ebaluazio eta psikodiagnostikokoa, errehabilitaziokoa, eta espazio eta instalazio zabalak ditu.
Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka programaz balia zaitezke. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao