Neuropsikologia KlinikoaUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      LANBIDEKO ERREALITATERA HURBILTZEN ZAITUGU

      Praktikak

      Neuropsikologia Klinikoko Masterreko praktikak

      LANBIDEKO ERREALITATERA HURBILTZEN ZAITUGU

      Praktikak

      Praktiketako programak Neuropsikologia Klinikoaren esparruko lanbideko gaitasunak (trebetasunak, jarrerak eta gaitasunak) eta zereginak burutzeko ezagutzak izango dituzten profesionalak trebatzeko aukera ematen du.

      Lanbideko praktikak tutoretzapekoak izaten dira. Egiaztatutako zentro eta establezimenduetan egiten dira, beharrezko ziurtagiriak dituzten profesionalen tutoretzapean.

      Matrikulatutako ikasle guztientzako nahitaezko gaia da eta ikasleek 24 ECTS lortzen dituzte, hiru irakasgaitan egituratuta.

      PRAKTIKAK EGITURA ETA IRAUPENA

      Kanpoko praktikak I - (12 ECTS)

      - Lehenengo seihilekoa

      - 240 orduko egonaldia zentroan

      - 60 orduko tutoretzak Unibertsitatean eta ikasleen lan pertsonala.

      Kanpoko praktikak II - (6 ECTS)

      - Bigarren seihilekoa

      - 120 orduko egonaldia zentroan

      - 30 orduko tutoretzak Unibertsitatean eta ikasleen lan pertsonala.

      Kanpoko praktikak III - (6 ECTS)*

      - *Hautazko irakasgaia

      - Bigarren seihilekoa

      - 120 orduko egonaldia zentroan

      - 30 orduko tutoretzak Unibertsitatean eta ikasleen lan pertsonala.

      Egiten ikasi

      PRAKTIKETAKO ZENTROAK

      Non egiten dira praktikak?

      Laguntzen diguten zentroak hauek dira:

      • Osakidetzako zentroak (osasun mentaleko sarea eta ospitale orokorrak)
      • Kabineteak eta kontsulta pribatuak
      • Ospitale pribatuak
      • Fundazioak
      • Elkarteak
      • Deustuko Unibertsitateko ikertaldeak, Neuropsikologiaren esparruan, gaixotasun neurologiko eta psikiatrikoak, kalte zerebrala duten pertsonen eta pertsona nagusien ebaluazioan eta tratamenduan dihardutenak.

      Praktiketako zentroak ikusi

      Ikasleek adierazi dezakete zer arlo duten nahiago praktikak egiteko. Praktiken koordinazioak esleituko du ikasleek praktikak zein arlotan egingo dituzten, ikasleen interesak kontuan izanda.

      Unibertsitateak erabakitzen du zein ikaslek dituen kualifikaziorik onenak, praktiketako plaza bakoitzerako. Erabaki hori hartzeko, 5 ardatz nagusi hartzen dira kontuan: ikasketa-espedientea, motibazioko elkarrizketa, ikaslearen esperientzia eta aurretiazko ibilbidea, prestakuntza osagarria eta zentroak gomendatu ditzakeen eskakizunak (adib.: hizkuntzak ezagutzea, ikaslearen bizilekua, etab.). Tutoreek esleituko dizkiete plazak ikasleei.

      null

      Neuropsikologian jardutea

      LAN IRTEERAK

      • Neurologia, Psikiatria, Neurofisiologia, Neuroerrehabilitazio eta Neuroerradiologia zerbitzuak
      • Elkarteak
      • Egoitzak
      • Zentro sozio-sanitarioak
      • Fundazioak
      • Zentro teknologikoak eta ikertaldeak
      • Kontsulta 

      Eginkizunak

       

      • Ebaluazioa proba neuropsikologikoen bidez.
      • Neuroirudiko analisiko tekniken maneiua.
      • Pazientearen eta senideen errehabilitazio osoa.
      • Gaixotasun neurologiko eta/edo psikiatrikoei lotutako narriadura kognitiboaren ebaluazioa, diagnostikoa eta tratamendua.