Neuropsikologia KlinikoaUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Masterrari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      Neuropsikologia Klinikoa

      Masterrari buruz

      Neuropsikologia garunaren eta portaeraren arteko harremanak aztertzeari aplikatutako zientzia da. Neuropsikologia Klinikoan jarduteak graduondoko berariazko prestakuntza teknikoa eta ikuskatutako praktika bikaina eskatzen ditu. Neuropsikologia Klinikoaren garapena hain izan da handia gure herrialdean, non prestakuntza hori duten profesionalen eskaera gero eta handiagoa den.

      null

      Ibilbide zabala

      Deustuko Unibertsitateak Neuropsikologiako prestakuntzaren aldeko apustua 90eko hamarkadaren hasieran egin zuen.

      null

      Ospe handiko irakasleak

      Masterra azpimarratzekoa da estatu eta nazioarte mailan ospe handiko irakasleak aritzen direlako eta Unibertsitatera etortzen direlako ikasleei mintegiak eskaintzera.

      null

      Praktikak

      Praktikak (18 ETCS) ospe handiko zentro eta establezimenduetan egiten dira, sektoreko profesionalek ikuskatuta.

      null

      BI MASTER ALDI BEREAN

      Aukera dago Osasun Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterrarekin batera egiteko eta bi titulazioak bi urtetan jasotzeko.

      • Tokia:

        Bilboko Campusa

      • Titulazioa:

        Neuropsikologia Klinikoa

      • Iraupena/kredituak

        Irailetik ekainera - 60 ECTS

      • Hizkuntza

        Espainieraz

      • Plazak

        30

      • Irakaskuntza mota

        Presentziala

      • Sarrera prozesua:

        Sarrera epea martxoaren 15ean irekiko da

      • Fakultatea:

        Osasun Zientziak
      • Partekatu:

      Zergatik Deustuko Unibertsitatean?

      Ibilbide luzea Neuropsikologian

      01

      90eko hamarkadatik

      Deustuko Unibertsitateak Neuropsikologiako prestakuntzaren aldeko apustua 90eko hamarkadaren hasieran egin zuen. Psikologiako lizentziaturako prestakuntzak 1999an espezialitate ibilbidea izan zuen, arlo horrekin zuzenean lotutako 9 irakasgairekin, eta ikasleek gehien eskatzen duten ibilbideetako bat izan zen.

      02

      Osasun Mentaleko masterra

      Bestalde, Osasun Mentalari eta Terapia Psikologikoei buruzko Unibertsitate Masterrak, ikasketa planaren barruan eskaintzen zuen, arloko espezialistek emandako Neuropsikologiako ibilbide espezifiko bat.

      03

      Ibilbidetik aditu izatera

      2010/11 eta 2014/15 urteen artean, Deustuko Unibertsitateak prestakuntza espezifikoa eskaini zuen Neuropsikologiaren arloan, Neuropsikologiako adituaren bidez.

      04

      Homologatutako master berria sortu da

      2015/16 urteaz geroztik, Deustuko Unibertsitateak Neuropsikologia klinikoko Unibertsitate Masterra eskaintzen du (Unibertsitate Kontseiluak ikasketa-plana egiaztatu zuen, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak aldeko txostena eman ondoren, eta titulua ofiziala dela adierazi Ministro Kontseiluaren 2015eko apirilaren 17ko Erabakiaren bidez).

      Masterraren helburua

      null

      Masterraren helburua

      Neuropsikologia Klinikoko Unibertsitate Masterrak prestakuntza aurreratua eskaintzen du Neuropsikologiaren arloan arituko diren profesionalek behar dituzten ebaluazio eta esku hartze neuropsikologikoaren printzipioen barruko gaitasunak jaso ditzaten.

      Diziplinaren etengabeko garapenera eta neuropsikologoaren irudia sustatzera bideratutako programa bat da, jakintza sistematiko, tekniko eta zientifikoen etengabeko garapena sustatzeko.

      Neuropsikologia Klinikoa

      Ikaslearen profila

      Sarrerako profila

      Masterra Psikologiaren eta/edo Osasun Zientzien esparruko gradudun, lizentziatu eta profesionalei zuzenduta dago, Neuropsikologia arlorako beharrezko gaitasunak jasotzeko interesa dutenentzat. Sartzeko, ezinbestekoa izango da Psikologiako eta/edo Osasunaren Zientzietako tituluetakoren bat izatea.

      Masterra amaitzean, lan merkatuan funtzio hauek betetzeko gai den profesionala izango zara:

      • Ebaluazioa proba neuropsikologikoen bidez.
      • Pazientearen eta senideen errehabilitazio osoa.
      • Neuroirudi eta ebaluazioko tekniken maneiua.
      • Narriadura kognitiboaren diagnostikoa eta tratamendua, gaixotasun neurologiko eta/edo psikiatrikoei lotuta.
      null

      Baliabide espezializatuak

      Ikaskuntzan, Deusto Psych Unitatea izango duzu lagun. Psikologia eta Osasuneko I + G + b-ko unitate honek goi mailako teknologiako tresneria psikofisiologikoa du, errealitate birtualekoa, ebaluazio eta psikodiagnostikokoa, errehabilitaziokoa, eta espazio eta instalazio zabalak ditu.

      Betekizun egiaztatuak

      Berme sendoko titulazioa

      null

      ONARPENERAKO IRIZPIDEAK

      Ikusi informazioa

      null

      Gaitasunak

      Ikusi informazioa

       

      null

      Arau akademikoak

      Ikusi informazioa

      null

      KALITATEA KUDEATZEKO SISTEMA

      Ikusi informazioa

      null

      EGIAZTATZEA, JARRAITZEA ETA AKREDITATZEA

      Ikusi informazioa

      null

      Iradokizunak eta erreklamazioak

      Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

      DEUSTU

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      null

      DEUSTU

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka programaz balia zaitezke. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

      Bekak eta laguntzak

      BALDINTZA EKONOMIKOAK

       

      Jarri gurekin harremanetan

      Neuropsikologia Klinikoa

      Erlazionatutako titulazioak