Master honek informatikako ingeniariaren berariazko gaitasunen garapena eta goi mailako edozein unibertsitate tituluri eska dakizkiokeen beste gaitasun generikoak uztartzen ditu. Azken batean, helburua da informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) arloan oso profesional trebeak eta trebatuak prestatzea, lanbide eta ikerketa garapenerako orientazio bikoitza izan dezaten, ingeniaritza informatikoan pentsatuta, bai enpresan, bai berrikuntza eta ikerketa zentroetan.
HELBURUAK
Ikasleek honako hauek egin ahal izango dituzte:
- Goi mailako gaitasunak eta erantzukizunak eskuratu funtsezko arlo teknologikoetan, baita ezagutza eta gaitasun sendoak ere, enpresen premiekin zuzenean lotuta, testuinguru aldakor batean.
- Alderdi tekniko bereizleak garatu, bai eta ingeniaritza informatikoko proiektuak kudeatzeko jardunari lotutako gaitasunak ere, beren erakundeetan ingeniari eskudunak izan daitezen.
- Bizitza profesionalerako trantsizio prozesua egin, laguntza pertsonalarekin, eta eskuratutako gaitasunak egokituz.
- Enpresa errealitatea ezagutzen duten ingeniari gisa esperientzia izatea, eta, aldi berean, errealitatea eraldatzeko tresna teknologikoak izatea.
- Ibilbide profesionalari ekiteko biderik onena aukeratzea, eskainitako ibilbide espezializatuetatik abiatuta, horiek baitira egungo lan merkatuaren aukera nagusiak Ingeniaritza Informatikoaren esparruan.