Egiaztapen/aldaketa eskaeraren UNIBASQ ebaluazioa
ESTEKA UNIBERTSITATE, ZENTRO ETA TITULUEN ERREGISTRORAKO (RUCT)
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Konputazioari eta Sistema Adimendunei buruzko Unibertsitate Masterraren helburua da egungo konputazio eta sistema adimendunetan espezializatutako Informatikako profesionalak prestatzea, esperientzia praktikoa enpresatik hurbileko proiektu errealetan sakonduta egiteko, gaur egun eta etorkizunean eskaera eta garrantzi handiko arloetan.
Honelako profesionalak prestatu nahi ditu:
• Merkatuko konputazioaren teknologiak sakon ezagutuko dituztenak, teknologia egokienak aukeratzeko eta horiekin datuen analisiko edozein enpresa motari (zerbitzuetakoei zein industrialei) arazo errealen soluzioak diseinatzeko;
• Enpresa prozesuetan adimen artifizialeko algoritmo eta liburutegiak identifikatuko eta maneiatuko dituztenak, enpresen beharrizanen soluzioan egokitu eta eraginkortasunez erabiltzeko;
• Datuen tratamendu masiboko metodologiak eta teknologiak aplikatuko dituztenak, analisiko algoritmiarekin zenbaketa sistemak integratzeko, eskura dagoen edozein datu kopurutarako, datu historikoetarako zein denbora errealean prozesatuetarako;
• Konputazioaren eta sistema adimendunen esparruan produktuen eta zerbitzuen garapenean, sortzeko eta berritzeko gaitasuna izango dutenak;
• Balioetako prestakuntza lanean aplikatuko dutenak eta erabakietan dimentsio etikoa erakutsiko dutenak.
Ikasleei gehien interesatzen zaizkien alderdiak hautatzeko modua ematen die.
Finkatuak eta, gaur egun garrantzia izanik, etorkizunean potentziala izan dezaketenak alderdi teknologikoetan (blockchain, konputazio kuantikoa…)
Enpresetan praktikak egiteko aukera, baita doktoregoko ikasketak egitekoa ere
Informatikako enpresen eta profesionalen parte hartzea: irakasleak, gonbidatuen saioak eta instalazioetarako bisitak
Bilboko Campusa
Konputazioa eta Sistema Adimendunak
60 ECTS
Espainiera
40
Sarrera prozesua zabalik
Prestakuntza dualaren aukera
2026/27 ikasturterako sarrera-prozesua irekita dago.
gaur egun lan merkatuak behar dituenak, baita enpresek gehien balioesten dituzten gaitasun orokorrak ere.
sektorean erreferentziakoak diren enpresetako profesionalekin, asteroko saioak izanda, informatikaren inguruko haien ikuspegia jasotzeko, eta zentroetara eta instalazioetara bisitak eginda.
enpresa batean zuzenean egonaldi bat eginda.
1.
Edukien barruan sartzen dira gaur egun
lan merkatuak behar dituen ezagutza teknikoak eta zientifikoak, baita enpresek gehien balioesten dituzten gaitasun orokorrak ere.
2.
Astero saioak izaten dira sektorean erreferentziazkoak diren enpresetako profesionalekin, informatikako funtsezko alderdien inguruko haien ikuspegia
jasotzeko, eta zentroak eta instalazioak ere bisitatzen dira.
3.
Lehen eskuko lan-esperientzia lortu ahal izango duzu, enpresa batean egonaldia eginda.
4.
Ikasle zarela, atzerriko unibertsitate
batean egonaldi bat egiteko aukera izango duzu, nazioarteko mugikortasun programa baten barruan.
5.
Ikasturte batean egin daiteke.
6.
Harreman zuzena izango duzu teknologia berrien inguruko ikerketa eta berrikuntzarekin, zentro teknologiko batean egonaldia eginda
.
7.
Informatikako ingeniari lanbideak enplegagarritasun maila altua izan du beti eta etorkizunean joera hori mantendu egingo dela aurreikusten da
.
8.
Programak sektoreko garrantzizko enpresen eta
ikerketa eta berrikuntza arloko zentro teknologikoen babesa du.
Aurkeztutako dokumentazioaren balorazioa:
Batzordeak Unibertsitateko Curriculum Egokitzapenerako Unitatearen eta Gizarte Laneko Zerbitzuaren txostena eskatuko du, titulua lortzeko aurreikusitako gaitasunak eskuratzeko eta jabetzeko eskubide eta aukera berdintasuna bermatze aldera.
Azkenik, Deustuko Unibertsitateak adinagatik, sexuagatik, arrazagatik, erlijioagatik, desgaitasunagatik, sexu orientazioagatik, jatorriagatik edo beste edozein baldintzagatik horretarako kualifikatutako edozein pertsona masterreko ikasketetan, beste maila batzuetakoetan bezala, ez diskriminatzea bermatzen du.
Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hona hemen horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.