Ikasturtean zehar, bai masterraren zuzendaritzak bai idazkaritza teknikoak irakasle-tutoreak izendatzen dituzte ikasleen orientazio akademikoan esku hartzeko beharrezkoa denean, betiere haien eskakizun zehatzen arabera. Tutoretzak titulazioari atxikitako irakasleen klaustroak berak zuzentzen ditu.
Halaber, zuzendaritzak komenigarritzat jotzen badu kasu zehatzetan, laguntza-saioak emango zaizkie zenbait konturengatik moduluren batera joaterik izan ez duten ikasleei.
Ikasketetarako onartutakoan, ikasleek honako informazio hau jasoko dute:
- Matrikula egiteko prozesua
- Ikasgaien eskaintza
- Ikasgidak
- Tutoretzen ordutegiak
