ZER DA?
Urtean zehar landutako gaitasunak eskuratu direla frogatzeko, ikasleek iradokitzen duten eta Masterraren Zuzendaritzak onartzen duen gai bati buruzko ikerlan pertsonala gauzatzea eta ezagutzak, sormena eta originaltasuna praktikan jartzea eskatzen duen lana da.
NOIZ?
Ikasturtean zehar emandako hamahiru irakasgaietan eskuratutako gainerako gaitasunetako irakasgaiak gainditu ondoren egiten da.
Emateko data aukeratutako gaia zein den zehaztean ezarriko da, eta defentsa publikoa masterreko aurrez aurreko eskolak amaitu ondoren egingo da.
NOLA?
Lana irakasgaiak esleituta dituen 6 kredituetara doitu behar da, ikaslearen lan pertsonaleko 150 ordutara. MALak gehienez 20.000 hitz inguru izango ditu.