Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketa eta Itsas ZuzenbideaUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Masterrari buruz

Elkarrizketa eskatu

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketa eta Itsas Zuzenbidea

    Masterra

    Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketari eta Itsas Zuzenbideari buruzko Unibertsitate Masterra zabalik dago garapen ekonomikorako hain garrantzitsua den arlo honetan ezagutzak zabaldu nahi dituen edonorentzat.

    null

    EZAGUTZA ZABALA

    Itsas eta portu-sektorean profesionalki jarduteko beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak lortzea.

    null

    LAN IRTEERA UGARI

    Esportazioko sailetan, zamalanetako enpresetan eta portu-agintaritzen aholkularitzetan lan egin ahal izango duzu.

    null

    ESTATUAREN AITORPENA

    Estatu mailan finkatutako titulua, Euskal Herritik kanpoko ikasle asko dituena

    null

    NAZIOARTEKO ESPERIENTZIA

    Masterraren programak Londresera bidaia egingo du sektoreko erakunde adierazgarrienak bisitatzeko

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

    • Titulazioa:

      Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketa eta Itsas Zuzenbidea

    • Iraupena/kredituak

      Urte bat - 60 ECTS

    • Hizkuntza

      Espainiera

    • Plazak

      40

    • Irakaskuntza mota

      Presentziala

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua zabalik

    • Fakultatea:

      Zuzenbidea
    • Partekatu:

    2026-2027 IKASTURTEA

    SARRERA PROZESUA IREKITA

    2026/27 ikasturterako sarrera-prozesua irekita dago.

    Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketa eta Itsas Zuzenbidea

    MASTER hau zuretzat da, baldin eta...

    Zuzenbidean, Ekonomian, Enpresan, Nautikan eta Itsas Garraioan lizentziaduna edo graduduna bazara, edo, itsas eta portu jardueren arloan aritzeko gaitasuna ematen dizun titulazioa baduzu.

    Itsas sektorean lan egiten duen pertsona bazara, eta goi-mailako titulu akademiko bat eskuratzeko aukera aprobetxatu nahi baduzu

    Portuetan, kontsignatarioetan, ontzi-enpresetan, zamaketarietan, linea erregularretan eta kanpo-merkataritzan lan egiten baduzu.

    Bai eta sektorearen alderdi juridiko, tekniko eta ekonomikoak ere, estatu eta nazioarte mailan.

    null

    Laguntzailea:

    Eusko Jaurlaritzaren Itsas Arduralaritza Eskola - Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila

    Lehenengo pertsonan

    Aitor Etxebarriaren iritzia

    2009an, Eusko Jaurlaritzaren Itsas Administrazioko Eskolak eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak hitzarmena sinatu zuten master hau emateko.

    Aitor Etxebarria

    Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria. Eusko Jaurlaritza
    Deustuko Unibertsitateko itsas arloko masterreko iritziak.

    Masterraren ordutegiak aukera eman dit eskolak eta enplegua bateragarri egiteko

    Hanae

    Zerouali

    Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketako eta Itsas Zuzenbideko Masterreko ikaslea
    Deustuko Unibertsitateko itsas arloko masterreko iritziak.

    Itsas sektorea eta garraio enpresen kudeaketa zerotik hasita ezagutzeko ateak irekitzen dizkizu, eta hori zen nire helburua

    Cristina

    Caamiña Salvador

    Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketako eta Itsas Zuzenbideko Masterreko ikaslea
    Deustuko Unibertsitateko itsas arloko masterreko iritziak.

    Londresera egin dudan bidaian, mundu mailako itsas arloko erakunde eta konpainia garrantzitsuenetako batzuk ezagutu ditut.

    Ignacio

    Ibarra

    Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketako eta Itsas Zuzenbideko Masterreko ikaslea
    Deustuko Unibertsitateko itsas arloko masterreko iritziak.

    Nazioarteko merkataritzaren % 90 bide horretatik mugitzen dela kontuan hartuta, dauden irteera profesionalak izugarriak dira

    Victor

    Frontela

    Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketako eta Itsas Zuzenbideko Masterreko ikaslea

    ikasi gurekinKualifikazioa

    AHOLKULARITZA

    Bide judizialean planteatzen diren salgaien itsas garraioko kontratuei buruz (pleitamentuak) aholkuak eman ahal izango dituzu, hala behar izanez gero.

    Kontratuak

    Ontzia erabiltzeko kontratuak egin ahal izango dituzu

    EZBEHARRAK

    Aseguru-konpainietan itsas ezbeharren likidazioa prestatu ahal izango duzu

    ANTOLAKETA

    Garraiobideak antolatu eta koordinatu ahal izango dituzu

    LIKIDAZIOA

    Ontzien eskala-kontuen likidazioa egin ahal izango duzu

    KONTROLA

    Portuko itsas logistikaren kontrola eraman ahal izango duzu

    ORIENTAZIOA

    Salgaien Nazioarteko Merkataritza arloko orientazioa egin ahal izango duzu, Incotermak behar bezala erabiliz

    ITSAS ETA PORTU ADMINISTRAZIOA

    Itsas eta Portu Administrazioan eginkizunak betetzea eta garapen komertzialari dagozkion zereginak bete ahal izango dituzu Estatuaren kanpo-ordezkaritzara bideratutako bulegoetan

    MERKATARITZA

    Nazioarteko merkataritzaren berezko bitartekoak eta dokumentuak erabili eta merkataritza globalean jarduteko joera duten enpresen nazioartekotzea bultzatu ahal izango duzu

    Lan irteerak

    Lehorrekoaren ondoren, itsas garraioa da salgaiak batetik bestera eramateko gehien erabiltzen den modalitatea. Zerbitzu juridikoak ezinbestekoak dira edozein negoziazio mota abian jartzen den unetik bertatik.

    Itsas garraioaren arloan lanerako hartuko zaituzten enpresak askotarikoak dira:

    null

    Esportazio sailak

    nazioarteko merkataritzan aritzen direnak, garraio multimodaleko enpresak

    null

    Zamalanetako enpresak

    portuetan, igarobideetan

    null

    Bulego juridikoak

    linea erregularreko itsas garraioko ontzien eta agentzien kontsignatarioak

    null

    Pleitamendu sailak

    enpresa ontzi-ustiatzaileetan

    null

    Portu agintaritzen aholkularitza enpresak

     eta nazioarteko trafiko juridikokoak.

    Itsas zuzenbideko masterrari buruzko iritzia

    Masterrari eta praktikei esker, "Project Coordinator" bezalako logistika eta garraio enpresa paraguaitar batean ari naiz lanean.

    Ana AstiazaránItsas Zuzenbideko masterra. Ceferino Elorza SA
    Itsas zuzenbideko masterrari buruzko iritzia

    Nire kasuan, profil teknikoa nuelarik, masterra ahalik eta gehien aprobetxatu nuen nire ibilbide profesionala itsas negoziorantz bultzatzeko.

    Mario MorilloItsas Zuzenbideko masterra. Ceferino Elorza SA

    Jarduera osagarriak

    LONDRESERA BIDAIA

    Masterrean zehar, maiatzean, bidaia bat egiten da Londresera. Nahitaezkoa da eta Shipping-eko (Nazioarteko Itsas Erakundea, FIDAC, Lloyd´s Britannia P&I, etab.) erakunderik esanguratsuenak bisitatzen dira. Bidaia ikasleen kontura izaten da eta 500 euro inguru kostatzen da (ez dago masterraren prezioan sartuta), zati batean Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen duelako.  

    THE INTERNATIONAL PROPELLER CLUB SARIA 

    The International Propeller Clubek 1.000 euroko saria ematen dio urtero espediente akademiko onena duen ikasleari. Propeller Club del País Vasco-Port of Bilbao Euskal Herriko itsas sektorearekin lotutako arlo guztietako profesionalak biltzen dituen elkartea da.


    ITSAS FOROA

    Masterrak sektoreko profesionalak biltzen ditu urtero, gaur-gaurko gaiak eta gai estrategikoak aztertzeko. 

    Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketa eta Itsas Zuzenbidea

    Gu aukeratzeko arrazoiak

    01

    Enplegagarritasuna

    Master honen enplegagarritasun tasa % 100 da

    02

    IBILBIDE AITORTUA

    20 urte daramatzagu Itsas Zuzenbideko espezialistak prestatzen Bilbon, itsas garraioan eta merkataritzan ibilbide historiko luzea duen hirian

    03

    FINANTZAKETA

    Programa hau Eusko Jaurlaritzarekin batera finantzatzen da

    04

    Izaera orokorra

    Prestakuntza globala da, eta edukiak munduko edozein lekutan aplika daitezke, eta ikasleen % 60 baino gehiago Euskal Autonomia Erkidegotik kanpokoak dira.

    05

    Nazioarteko esperientzia

    Londresera bidaiatuko duzu, shippingaren enpresa adierazgarrienak bisitatzeko

    06

    Ekitaldietara joatea

    World Maritime Weekera joango zara eta Deusto Itsas Foroaren urteko ekitaldian parte hartu ahal izango duzu

    DEUSTO

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    DEUSTO

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egin behar badituzu, gure bekak erabil ditzakezu. Eskuratzeko baldintzen berri ematen dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

    INFORMAZIO GEHIAGO

    BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Kontaktua

    Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketa eta Itsas Zuzenbidea

    Erlazionatutako titulazioak