Irakaskuntzako prestakuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketa eta Hizkuntza - Unibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Masterrari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      UNIBERTSITATE MASTERRA

      Masterra

      Master honek aukera emango dizu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasle batek bete behar dituen eginkizunak betetzeko behar diren lanbide gaitasunak garatzeko.

      2013-2014 ikasturtean, gainera, "Hezkuntza orientazioa” espezialitate berritua ezarri zen, ikasketa plan propioa duena, Bigarren Hezkuntzako etorkizuneko orientatzaileak prestatzeko. 

      null

      Metodologia aktiboa

      Irakaskuntza eta orientazio gaitasunak garatzeko programa da, DU irakaskuntza ikaskuntza ereduan oinarritutako metodologia aktiboa duena.

      null

      PRAKTIKAK

      Irakaskuntza praktikak ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan, garatutako irakaskuntza eta orientazio gaitasunak aplikatuz hezkuntza errealitatera hurbiltzeko.

      • Tokia:

        Bilboko Campusa

        Donostiako Campusa

      • Titulazioa:

        Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen prestakuntza

      • Iraupena/kredituak

        60 ECTS

      • Hizkuntza

        Espainieraz

      • Plazak

        100

      • Irakaskuntza mota

        Presentziala

      • Sarrera prozesua:

        Sarrera prozesua itxita

      • Fakultatea:

        Hezkuntza eta Kirola

      • Partekatu:

      Zergatik Deustun?

      Gu aukeratzeko arrazoiak

      01

      1970etik

      1970etik, Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko Irakaslanerako Gaitasun Agiria eduki behar zen. Gizarte eta lege aldaketek, bai unibertsitateko hezkuntzan eta unibertsitatekoa ez denean, eta egungo hezkuntza errealitateak bestelako planteamendu bat eskatzen zuten Bigarren Hezkuntzako irakasleen hasierako prestakuntzan.

      02

      Hezkuntza errealitate berria

      Gizarte eta hezkuntza errealitate berri horrek gai jakin bat irakasten jakiteaz gain, beste zenbait hezkuntzako zeregini aurre egiteko gai diren profesionalak izatea eskatzen du. Hona hemen zeregin horietako batzuk: aniztasuna, komunikazio eraginkorra, bizikidetza, kultura-aniztasuna, teknologia berriak, tutoretza eta orientazioa, gatazken ebazpen, gizarte trebetasunak edo heziketa emozionala.

      03

      12 urteko ibilbidea

      2020-2021 ikasturtean, masterraren hamabigarren edizioa eskainiko da Bilbon eta hamargarrena Donostian.

      04

      400 ikasle baino gehiago

      Aurreko edizioetan, 400 ikasle baino gehixeago pasatu dira gure geletatik, hainbat jatorri eta espezialitatetakoak. Denek lagundu dute masterra garatzen eta etengabe berritzen. Denon artean hobetzen jarraitu nahi dugu.

      Masterraren helburua

      Gaitasun profesionalak

      Prestakuntza eskaintzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasle baten eginkizunak betetzeko behar diren lanbide gaitasunak garatzeko.

      Ikasleei beharrezko ezagutza pedagogikoak, trebetasunak, jarrerak eta balioak ematea, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak planifikatzeko, ikastetxeetan eta ikasgeletan inplementatzeko eta ebaluatzeko, eta beren irakaskuntza-jarduera hezkuntza komunitateko gainerako kideekin koordinatzeko (irakasleak, familiak, ikasleak eta hurbileko gizarte-ingurunea).

      Ikasleak trebatzea, oinarrizko eskubideekiko balio demokratikoekiko eta bake kulturarekiko errespetuaneta gizonen eta emakumeen eta desgaitasuna duten pertsonen aukera berdintasunean sinestean oinarritutako lanbide lana egin dezaten.

       

      Balioetan heztea ikasleen prestakuntza integrala bultzatzeko, irakaskuntza funtzioak arduraz betetzea sustatzen duten irizpide etikoekin.

      null
      iritziak, Deustuko Unibertsitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzarako Masterra (Bilbao)

      Nik banekien ingelesa irakasten, baina Masterrak irakatsi zidan zelan izan irakasle.

      Ane JauregiDerrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Unibertsitate Masterreko ikaslea

      Betekizun egiaztatuak

      Berme sendoko titulazioa

      null

      ONARPENERAKO IRIZPIDEAK

      Ikusi informazioa

      null

      Arau akademikoak

      Ikusi informazioa

      null

      KALITATEAREN KUDEAKETA SISTEMA (KKS)

      Informazio gehiago

      null

      EGIAZTAPENA, JARRAIPENA ETA AKREDITAZIOA

      Informazio gehiago

      null

      IRADOKIZUNAK ETA ERREKLAMAZIOAK

      Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

      DEUSTO

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      null

      DEUSTO

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka programaz balia zaitezke. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

      Bekak eta laguntzak

      BALDINTZA EKONOMIKOAK

      Jarri gurekin harremanetan