Irakaskuntzako prestakuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketa eta Hizkuntza - Unibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      Irakasleen Prestakuntza

      Praktikak

      Ikasleek bi alditan egingo dituzte irakaskuntza praktikak, lehenengo seihilekoan eta bestea bigarrenean. Ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan egin ahal izango dira, hainbat erakunderekin egindako hitzarmenen arabera: Eusko Jaurlaritza, Kristau Eskola eta Ikastolen Federazioa 

      Praktiken prestakuntza programa bost asteko presentziarekin garatzen da ikastetxeetan, baina unibertsitatean bertan osatzen da lan mintegiekin eta tutoretzekin, banaka edo taldeka. Hezkuntza Orientazioa espezialitatea eginez gero, praktikek 7 aste iraungo lukete.

      Horretarako, masterrean praktiketako koordinatzailea dago, Unibertsitatearen eta ikastetxeen arteko lotura egingo duena eta prestakuntza prozesu osoari koherentzia emango diona.

      Practicumaren gida

      Ikasle bakoitzak bi irakasle tutore izango ditu. Alde batetik, praktikak egingo dituen ikastetxeko tutorea, ikaslearen proiektuak irakasleen errealitatean bideragarri egiten lagunduko duena.

      Beste alde batetik, Unibertsitateko tutorea, emaitza egokiak bermatzeko beharrezkoa den zorroztasunez eta kalitatez lan egin dezan gidatuko duena. Bi tutoreek lagunduko diote ikasleari, ikasten gidatuz eta ezarritako gaitasunak garatzen lagunduz.

      IRTEERA PROFESIONALAK

      null

      IRTEERA PROFESIONALAK

      Master honekin Bigarren Hezkuntzako irakasle jardun dezakezu, indarreko legeriak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako, Batxilergorako, Lanbide Heziketarako eta Hizkuntzen Irakaskuntzarako (Hizkuntza Eskola Ofizialak) ezartzen dituen baldintzak kontuan hartuta.

      ”Hezkuntza orientazioa” espezialitatea egiten duten ikasleek orientatzaile jardun ahal izango dute Bigarren Hezkuntzan.