Irakaskuntzako prestakuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketa eta Hizkuntza - Unibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Zure prestakuntza

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      Ikasketa plana

      Irakasgaiak

      Irakasleen Prestakuntzako Masterreko irakasgaiak

      Ikasketa plana

      Irakasgaiak

      Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen prestakuntza

      Irakasgaiak ikusi (Bilboko campusa)

      Irakasgaiak ikusi (Donostiako campusa)

      Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen prestakuntza. Hezkuntza Orientazioko Espezialitatea.

      Irakasgaiak ikusi (Bilboko campusa)

       

      null

      Eskola egutegia

      Lehen seihilekoa: irailetik urtarrilera (ohiko deialdia) edo otsailera (ezohiko deialdia). Bigarren seihilekoa: urtarriletik ekainera (ohiko deialdia) edo uztailera (ezohiko deialdia). Nolabaiteko malgutasuna egongo da hasieran.

      null

      Ordutegiak

      Astelehenetik ostegunera, 15:15etik 19:30era. Praktikak ikastetxeko ordutegian egingo dira bost astez (azaroa edo martxoa), Hezkuntza Orientazioko espezialitatean izan ezik, espezialitate horretan praktikak 7 astekoak baitira (urtarrila eta martxoa bitartean).

      METODOLOGIA ETA EBALUAZIOA

      Masterreko metodologia konpetentzien garapenean oinarritzen da, eta praktika profesional eraginkorra lortzera bideratuta dago. Metodologia parte hartzaileak erabiltzea lehenesten da, ikaslea funtsezko aldagaia izateko.

      Teoria eta praktika integratzea da gure proposamen metodologikoaren beste funtsezko alderdietako bat. Metodologia fenomenologikoa eta esperientziazkoa erabiltzeak ikaskuntza eraginkortasunez garatzen laguntzen du.

      Metodologia aktiboak dira programako ohiko jardunbideak, hala nola Proiektuen bidezko Ikaskuntza, talde txikietan lan egitea, ahozko azalpenak, bideoen eta kasuen analisia, irakurketa, hausnarketa eta tutoretza indibidualizatuak.

      Ikasleek irakasleen etengabeko jarraipena eta laguntza izango dute. Ikasle bakoitzak tutore baten aholkularitza eta gida izango du irakaskuntza praktikak eta master amaierako lana egiteko.

      EBALUAZIOA

      Ebaluazioa sei hilean behin egingo da, ikasketa planean ezarritako banaketaren arabera.

      Jarraitua izango da, eta espezialitate bakoitzeko irakasleen eta tutoreen etengabeko jarraipena izango du. Gainera, ikasgai hauetan garatu nahi diren gaitasunen arabera dibertsifikatuko da: teorikoa/praktikoa, praktikak ikastetxeetan eta Master Amaierako Lana.

      Lehenengo seihilekoa

      • Ohiko deialdia: urtarrila
      • Ezohiko deialdia: otsaila

      Bigarren seihilekoa

      • Ohiko deialdia: maiatza
      • Master Amaierako Lanaren defentsa: ekaina
      • Ezohiko deialdia: uztaila

       

      ESPEZIALITATEAK

      null

      ESPEZIALITATEAK

      • Giza Zientziak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Filosofia
      • Zientifikoa eta Teknologikoa: Matematika, Informatika, Teknologia
      • Hizkuntza eta literatura
        • Espainiar Hizkuntza eta Literatura
        • Euskal Hizkuntza eta Literatura
      • Hizkuntza Modernoak
      • Laneko Prestakuntza eta Orientazioa
      • Gorputz Hezkuntza
      • Hezkuntza Orientazioa (Bilboko campusa)

      Espezialitateetarako, gutxienez 10 ikasle beharko dira, eta gehienez 20. 

      Sarbidea duten titulazioen taula

      Master Amaierako Lana

      null

      Master Amaierako Lana

      Ikasle bakoitzak Master Amaierako Lan bat egingo du eta epaimahaiaren aurrean defendatu beharko du.

      Master Amaierako Lana egiteko prozesuan, ikasleek masterrean garatutako gaitasunak frogatu behar dituzte, berariazkoak zein orokorrak.

      Master Amaierako Lanak aukera ematen dio ikasleari irakaskuntza proposamen pertsonal bat diseinatzeko beharrezkoak diren gaitasunak lortu dituela frogatzeko, eta testuinguruan kokatzen du, ikasitako espezialitatearen arabera.

      Ikusi Master Amaierako lanari buruzko arauak

       

      Deustu

      Arau akademikoak

      null

      Deustu

      Arau akademikoak

      Hauek dira Deustuko Unibertsitateko graduondokoei dagozkien arau espezifiko guztietarako estekak:

      Graduondoko arau akademikoak

      Master ofizialak arautzeko prozedurari buruzko arau akademikoak

      Kredituen transferentzia