Ikasleek bi alditan egingo dituzte irakaskuntza praktikak, lehenengo seihilekoan eta bestea bigarrenean. Ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan egin ahal izango dira, hainbat erakunderekin egindako hitzarmenen arabera: Eusko Jaurlaritza, Kristau Eskola eta Ikastolen Federazioa
Praktiken prestakuntza programa bost asteko presentziarekin garatzen da ikastetxeetan, baina unibertsitatean bertan osatzen da lan mintegiekin eta tutoretzekin, banaka edo taldeka. Hezkuntza Orientazioa espezialitatea eginez gero, praktikek 7 aste iraungo lukete.
Horretarako, masterrean praktiketako koordinatzailea dago, Unibertsitatearen eta ikastetxeen arteko lotura egingo duena eta prestakuntza prozesu osoari koherentzia emango diona.