Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Lehen seihilekoa: irailetik urtarrilera (ohiko deialdia) edo otsailera (ezohiko deialdia). Bigarren seihilekoa: urtarriletik ekainera (ohiko deialdia) edo uztailera (ezohiko deialdia). Nolabaiteko malgutasuna egongo da hasieran.
Astelehenetik ostegunera, 15:15etik 19:30era. Praktikak ikastetxeko ordutegian egingo dira bost astez (azaroa edo martxoa), Hezkuntza Orientazioko espezialitatean izan ezik, espezialitate horretan praktikak 7 astekoak baitira (urtarrila eta martxoa bitartean).
Masterreko metodologia konpetentzien garapenean oinarritzen da, eta praktika profesional eraginkorra lortzera bideratuta dago. Metodologia parte hartzaileak erabiltzea lehenesten da, ikaslea funtsezko aldagaia izateko.
Teoria eta praktika integratzea da gure proposamen metodologikoaren beste funtsezko alderdietako bat. Metodologia fenomenologikoa eta esperientziazkoa erabiltzeak ikaskuntza eraginkortasunez garatzen laguntzen du.
Metodologia aktiboak dira programako ohiko jardunbideak, hala nola Proiektuen bidezko Ikaskuntza, talde txikietan lan egitea, ahozko azalpenak, bideoen eta kasuen analisia, irakurketa, hausnarketa eta tutoretza indibidualizatuak.
Ikasleek irakasleen etengabeko jarraipena eta laguntza izango dute. Ikasle bakoitzak tutore baten aholkularitza eta gida izango du irakaskuntza praktikak eta master amaierako lana egiteko.
Ebaluazioa sei hilean behin egingo da, ikasketa planean ezarritako banaketaren arabera.
Jarraitua izango da, eta espezialitate bakoitzeko irakasleen eta tutoreen etengabeko jarraipena izango du. Gainera, ikasgai hauetan garatu nahi diren gaitasunen arabera dibertsifikatuko da: teorikoa/praktikoa, praktikak ikastetxeetan eta Master Amaierako Lana.
Lehenengo seihilekoa
Bigarren seihilekoa
Espezialitateetarako, gutxienez 10 ikasle beharko dira, eta gehienez 20.
Ikasle bakoitzak Master Amaierako Lan bat egingo du eta epaimahaiaren aurrean defendatu beharko du.
Master Amaierako Lana egiteko prozesuan, ikasleek masterrean garatutako gaitasunak frogatu behar dituzte, berariazkoak zein orokorrak.
Master Amaierako Lanak aukera ematen dio ikasleari irakaskuntza proposamen pertsonal bat diseinatzeko beharrezkoak diren gaitasunak lortu dituela frogatzeko, eta testuinguruan kokatzen du, ikasitako espezialitatearen arabera.
Ikusi Master Amaierako lanari buruzko arauak
Hauek dira Deustuko Unibertsitateko graduondokoei dagozkien arau espezifiko guztietarako estekak:
Master ofizialak arautzeko prozedurari buruzko arau akademikoak