International BusinessUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Ikasketa plana

Erabat nazioarteko masterra

Zure prestakuntza

Master in International Business tituluak aukera emango dizu: 

  • Negozio aukerak identifikatzeko nazioarteko merkatuetan.
  • Nazioarteko merkatu nagusi bakoitzerako egoki diren nazioartekotzeko estrategiak diseinatzeko.
  • Merkatuetan bezeroen beharrak identifikatzeko eta bakoitzerako marketin mix egokia identifikatzeko.
  • Enpresa bat nazioarteko merkatu berrian ezartzeko behar diren jarduerak egokien nola finantzatu definitzeko.
  • Giza baliabideetako berariazko politikak garatzeko tokiko langileentzat eta atzerriratutakoentzat.

Erabat nazioarteko masterra

Masterraren egitura

Advanced

Advanced Topics in Global Management

Nazioartekotzeko prozesuari enpresaren hainbat arlo funtzionaletatik (marketina, finantzak, giza baliabideak...) heltzen ikasiko duzu.  

Doing

Doing Business in International Markets

Nazioarteko merkatu garrantzitsuenetan enpresa-kudeaketaren gakoak ezagutuko dituzu eta, ezagutza horietatik abiatuta, negozio-aukerakidentifikatzen ikasiko duzu. 

Hautazkoak"

Hautazkoak | Berria!

- Zabaldu zure praktikak 18 ECTSraarte

- Egizu nazioarteko egonaldia Deusto Business Schoolen munduko sareko unibertsitate bazkideren batean

Egizu sakontzea Digital Business edo Competitiveness & Innovation arloan

Praktikak

Praktikak eta MALa

6 ECTSko nahitaezko praktikaldia egingo duzu, bai eta Master Amaierako Lan bat ere, praktika egin bitartean egindakoari eta jasotako esperientziari lotuta.

Rabat

International Business Trip Marokora

Astebetean zehar, jakintzak bertatik bertara jasotzeko eta herrialdean dauden hainbat enpresetara bisitak egiteko aukera izango dute. Programarekin Rabat, Marrakech, Casablanca eta Agadir hirietara joango dira ikasleak.

Shanghai

International Business Trip Txinara edo Indiara

Parte hartzaileek Txinara bidaiatuko dute herrialdearen errealitate ekonomikoa ezagutzeko, Pekinen egingo duten prestakuntza baten bidez eta Shanghaiko Kunshan enpresa parkera edo Indiako Chennayra bisita bat eginez.  

Metodo pedagogikoen aukera zabala

Metodologia

Irakasgai guztietan, irakasle adituek hainbat metodo pedagogiko erabiltzen dituzte klaseak emateko:

  • Kasuak ebazteko metodologia
  • Ikus-entzunezko baliabideak erabiltzea eduki teorikoen aurkezpenean laguntzeko
  • Zuzendaritza lanetako adituen eta enpresaburuen bisitak ikasgelan (presentzialak eta birtualak)
  • Eztabaidak klasean
  • Aurrez aurreko tutoretzak eta online egindakoak, banakakoak edo taldekoak, lanak gainbegiratzeko eta jarraipena egiteko

 

Parte hartzaileei etengabeko ebaluazioa egiten zaie. Jarraipen hori osatzeko, kontrol global bat egiten da irakasgai bakoitzaren amaieran, talde ezberdinetako parte-hartzaileek lan komunari egindako banakako ekarpenen kontrastea ahalbidetzeko.

Parte-hartzailearen profila

Ez al duzu ADE gradurik (edo baliokiderik) ikasi?

Sartu Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterraren bidez

Egutegia eta ordutegia

null

Egutegi akademikoa

- Inaugurazio ekitaldia: 2025eko irailean 25ean
- Masterraren hasiera eguna: 2025eko irailaren 26an 
- Masterraren egutegia: irailetik ekainera

null

Ordutegia

Bereziki (baina ez bakarrik) astelehen arratsaldeetan, 14:30etik 19:30era eta asteartetik ostiralera, goizez, 9:00etatik 14:00etara.

Praktikak nazioartekotutako enpresetan

Master in International Business-en barruan, praktikak (6 ECTS) egiten dira nazioartekotutako enpresetan eta prestakuntzako eduki maila altukoak izaten dira. Egin beharreko praktiketako kreditu kopurua gehitu dezakezu 18 ECTSra arte, nahi izanez gero, hautazko irakasgaien bidez. 

 

 

null

Praktiketako 6 - 18 ECTS

Praktikek gutxienez 6 ECTSko iraupena dute eta luzatu egin ditzakezu, 18 ECTSra arte, hautazko irakasgaiei esker.

Lanbideko Karreren Sailak kudeatuko ditu praktika horiek, nahi izanez gero, zure kabuz ere bilatu ditzakezun arren. 

 

null

Nazioartekotutako enpresak

Praktikak lanaldi osoan egingo dituzu, ahal izanez gero, nazioarteko bokazioa duten erakundeetaneta/edo atzerrian kokatuta daudenetan.

Master Amaierako Lana

Master Amaierako Lana

NAZIOARTEKOTZE PROIEKTUA

Master Amaierako Lana (MAL) proiektu pertsonala da eta bertan frogatu beharko duzu programan zehar jaso dituzun metodologia eta gaitasunetan maila aurreratua duzula.

 

 

 

Kanpoko praktiketan zehar egindako nazioartekotzeko proiektu baten emaitza den txosten zehatz bat garatzen da.

Amaitzean, horretarako izendatutako epaimahai baten aurrean, lanaren aurkezpena eta defentsa egin beharko da.