Industria IngeniaritzaUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      LAN IRTEERAK

      ETORKIZUN HANDIKO LANBIDEKO KARRERA

      Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrak prestakuntza orokorra ematen dio tituludunari, era askotako esparruetan eta oso maila desberdinetan aritzeko.

      Izan ere, Industria ingeniariak goi mailako ezagutza teknikoak ditu, garrantzi handiko proiektuak garatzeko ez ezik, proiektu horiek fidagarritasun osoz zuzentzeko gaitasuna ere bai.

      Masterra sektoreko enpresekin batera diseinatuta dago eta haiekin batera eskaintzen da. Eskaera handiko profil lehiakorra izango duzu lan merkatuan.

      Ingeniaritza Fakultateak harreman estua du enpresa laguntzaileen sare zabal batekin. Hala, ikasleek hurbiletik ezagutzen dituzte lanbidean dauden eskaera eta beharrizanak. Hori dela eta, tituludunak profesional moldaerrazak dira eta gai dira funtzio ugaritara egokitzeko erakundeen barruan. 

      DeustoAlumnik erraztu egingo dizu lan merkatura sartzea. Bideratu eta lege arloko aholkularitza emango dizu enpleguari lotutako guztian. Aditu talde bat dugu, enplegu eta lan arloko orientazioan 10 urte baino gehiago daramatzana. Graduko azken mailetan hasita, tailer eta jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu eta enplegagarritasunaren bana-banako jarraipena egingo dizute.

      Deusto Alumni

      Praktikak

      null

      Praktikak

      Kalitatezko irakaskuntzaren giltzarrietako bat lanbide-ingurunearekin harreman zuzena izatea da. Horregatik, Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrak enpresa edo zentro teknologiko batean egonaldi bat (praktiketan) egiteko aukera ematen du.

      Enpresa edo zentro teknologiko bateko egonaldiaren helburua da ikasleak jarduera profesional bati aurre egitea eta ikasitako konpetentzia guztiak praktikan jartzea, aurrean dituen lan edo arazoei erantzun ahal izateko.

       

      Masterreko ikasleentzako praktikak

      Enpresa laguntzaileak

      Lan-irteerakHonetan lan egin ahal izango duzu...

      Burdingintza eta metalurgia, oro har

      Eraldaketa kimikoak

      Energia sortzea eta garraiatzea

      Eraikuntza metaliko, mekaniko, elektriko eta abarren industriak

      Ingurumen-kudeaketa

      Ezagutzaren Aholkularitza eta Kudeaketa

      Enpresa

      Industria-ingeniariok ia leku guztietan gaude. Ikuspuntu teknikotik, sektore eta espezialitate ugaritan sartzen gara.

      Luis Rodriguez LlopisIDOMeko lehendakaria