Industria IngeniaritzaUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Ingeniería Industrial + Diseño y Fabricación en Automoción

Elkarrizketa eskatu

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra + Automozioko Diseinu eta Fabrikazioko Unibertsitate Masterra

    Zertan datza?

    Automozioaren sektorea garrantzizkoenetarikoa da gurea bezalako eskualde industrializatuetan. Hori dela eta, gure enpresa laguntzaileek gehien eskatzen duten profila automobilgintzaren sektoreari buruzko ezagutza sendoak dituen Industria ingeniariarena da, kudeaketa, fabrikazioa eta automobilaren osagaien diseinuarekin lotutako alderdiak kontuan hartzen dituena.

    Horregatik, Deustuko Unibertsitatean plan bat diseinatu du Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra eta Automozioko Diseinu eta Fabrikazioko Unibertsitate Masterra aldi berean egiteko. Horrela, 39 kreditu gehiago eginda, bi urtetan bi titulu ofizial eskuratuko dituzu eta profil oso lehiakorra izango duzu lan merkatuan.

    Automozioko Diseinua eta Fabrikazioa

    Ibilbide DUALA

    null

    Automozioko Diseinua eta Fabrikazioa

    Ibilbide DUALA

    Garrantzitsua da azpimarratzea Automobilgintzako Diseinu eta Fabrikazioko Unibertsitate Masterra  duala dela, eta, beraz, gaitasunen eta ezaupideen zati bat gure enpresa laguntzaileetako batean lan eginez lortuko duzula, haiekin batera diseinatu baitugu master hau.

    LEHENENGO PERTSONAN

    Zergatik gehitu ibilbide dual hau Industria Ingeniaritzako Masterrari?

    Informazio gehiago behar duzu?

    Datorren ikasturtean Deustuko Unibertsitatean master bat ikasi nahi baduzu, sartzeko prozesuaren xehetasun guztiak azalduko dizkizugu.

    Sartzeko prozesua

    * Bi master aldi berean egiteko, lehenik iraupen luzeenekoaren eskaera egin behar da, kasu honetan, Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrarena. Beste masterra, Automozioko Diseinua eta Fabrikazioa, bigarren urtean eskatuko da. 

    Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko eta Automozioko Diseinu eta Fabrikazioko Unibertsitate Masterreko programa bikoitzari buruzko informazio zehatzagoa edo aholkua nahi baduzu, jarri harremanetan postgrado.ingenieria@deusto.es helbide elektronikoarekin edo deitu 944 139 208 telefonora.

    null