Automatizazioa, Elektronika eta Industria KontrolaUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Masterrari buruzkoak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      Automatizazioa, Elektronika eta Industria Kontrola

      Masterrari buruzkoak

      Automatizazio, Elektronika eta Industria Kontroleko Unibertsitate Masterrak industria-arloko kualifikazio handiko profesionalak prestatzen ditu, fabrikazio- eta kontrol-prozesuen diseinuan parte hartzeko gai direnak.

      Deustuko Unibertsitateko Automatika eta Industria Elektronikako Ingeniaritzaren 2. ziklo egokitua da. Ziklo hark enplegagarritasun- eta asebetetze-maila handiko profesionalak prestatu zituen hamar urte baino gehiagoan: % 90ek baino gehiagok aurkitu zuen lana hiru hilabete baino lehen, batez bestekoa baino soldata handiagoarekin.

      2014ko urriko azterlan nazional batek berretsi du prestakuntza teknologiko hori Espainian enplegagarritasun handiena duen laugarrena dela.

       

       

      null

      Learning by doing

      Zeharkako proiektu konplexuak taldean eta laborategi espezializatuak erabiliz

      null

      Fabrikazio Aurreratua

      Fabrikazio Aurreratura eta Industria 4.0-ra hurbilduko zaitu, eta fabrikazio-paradigma berriak lantzera eramango zaitu.

      null

      Praktikak

      Enpresan praktikak egiteko eta doktoretza-ikasketak egiteko aukera

      null

      Deustu Ingeniaritzaren gogobetetzea

      Ikasleen % 93 oso edo nahiko gustura dago ingeniaritza-ikasketekin, eta 10 ikasletik 8k gomendatzen dute.

      AUTOMATIZAZIOA, ELEKTRONIKA ETA INDUSTRIA-KONTROLA

      Masterraren 10 gakoak

      1.

      Tokiko eta nazioarteko lan-merkatuan baldintza onenetan sartzea. Automatizazio-ingeniarien enplegagarritasuna oso handia da (% 90etik gorakoa hiru hilabetean), eta joera antzekoa edo handiagoa da.

      2.

      MUAECIk enpresan praktikak egiteko aukera ematen dizu, laneko giroa hobeto ezagutzeaz gain, zure trebetasunak erakutsiz zure karrera profesionala hasteko.

      3.

      Balio handiko prestakuntza tekniko espezializatua Espainiako eta nazioarteko industria-enpresa nagusientzat.

      4.

      Fabrikazio Aurreraturako eta Industria 4.0rako aldaketa teknologikoan parte hartzea. Lortutako prestakuntzari esker, ingeniaria zuzenean sar daiteke enpresan, eta, batez ere, lidergo teknologikoa du fabrikazio-paradigma berrietan. 

      5.

      Fakultateko laborategietan erronka teknologikoak ebazten gozatzea, batez ere ekipo industrialak erabiliz, eta ez erreplika didaktikoak. Prestakuntzaren % 50 baino gehiago laborategietan egingo da.

      6.

      Ingeniari izaten ikastea, «learning by doing» bidez: taldeko lana, zeharkako proiektu konplexuei ekiteko. Masterreko proiektuek hainbat irakasgai integratuko dituzte PBL (Project Based Learning) ikuspegitik, ez dira irakasgai bakoitzerako unitate isolatuak izango.

      7.

      MUAECIk ikerketa-karrerara eta doktoretzara sartzeko aukera ematen du. 99/2011 Errege Lege Dekretuaren arabera, master honek zuzeneko sarbidea ematen du doktoretza-programa ofizialetara, batez ere ingeniaritzari eta teknologiari lotuetara.

      8.

      Prestakuntza teknikoa osatzea zeharkako beste konpetentzia batzuekin: talde-lana, ahozko eta idatzizko adierazpena, arazoak konpontzea, etab. eguneroko konplexuari modu integratzailean ekiteko.

      9.

      Enpresa bat sortzeko erronkari ekitea. Gero eta gehiago, gizarteak gazteak saritzen eta animatzen ditu beren enpresa sor dezaten, kasu honetan teknologikoa. Hori guztia Deustuko Unibertsitateko zerbitzuen bidez: enpresen inkubagailua, aholkularitza, finantzaketarako laguntza, etab.

      10.

      MUAECIk zure ibilbide profesionala aldatzeko aukera ematen dizu, aurreko ikasketak balazta izan gabe. Ingeniari guztiek irakasleen laguntza izango dute Masterraren maila teknikora egokitzen diren bitartean.

      Gure ikasleek kontatuko dizute

      Lehenengo pertsonan...

      MUAECI

      Esperientzia osatzeko, oso laborategi onak eta punta-puntako teknologiak daude, proiektu errealak lantzeko.

      Pablo Mezquita

      Masterreko ikaslea

      MUAECI

      MUAECI ikasteak aukera eman zidan nire oinarrizko prestakuntza bultzatzeko, Industria 4.0rantz. Programazio eta informatika industriala funtsezkoak dira egungo industrian

      Nerea Gómez

      Masterreko ikaslea. 2017ko promozioa

      MUAECI

      Esperientzia perfektua eta giro onekoa ari da izaten. Betetzen ari da nire helburu nagusia: nire maila teknikoa hobetzea modu transbertsalean

      Taison Nhanga Fragao

      Masterreko ikaslea

      Enpresa

      Automatika, automatizazio eta instrumentazioan espezializatutako ingeniariak behar ditugu, batez ere Ingeniaritza eta Industria arloan.

      Luis Rodriguez Llopis

      IDOMeko lehendakaria

      Onarpen-irizpideak

      Masterrean onartua izateko beharrezkoa da:

      • Gutxienez ingeleseko B2 maila edo baliokidea egiaztatzea.
      • Onarpen Batzorde batek hautagaiaren balorazio positiboa egitea (% 50etik gorakoa).
      • Espediente akademikoaren batez besteko nota (% 25)
      • Masterrarekin zerikusia duten aldez aurreko graduko ikasketak: Industria Teknologietan Ingeniaritza (% 50)
      • Industria Antolakuntzako Ingeniaritzari lotutako esperientzia profesionala (% 15)
      • Ingeleseko C1 maila edo baliokidea (% 10)
      • Aurkeztutako dokumentazioaren balorazioa:
      1. Onarpen-eskabidea
      2. Espediente akademikoa
      • Curriculum vitaea (eta hizkuntza-ziurtagiriak, hala badagokio)
      • Hautagaiaren egokitasunari buruzko zalantzarik izanez gero, elkarrizketa pertsonala egingo da.

      Curriculuma Egokitzeko Unitatearen eta Unibertsitateko Gizarte Lan Zerbitzuaren txostena eskatuko da, tituluaren konpetentziak eskuratzeko eskubide- eta aukera-berdintasuna bermatzeko.
      Azkenik, Deustuko Unibertsitateak ez du inor baztertuko adin, sexu, arraza, erlijio, ezgaitasun, sexu-orientazio, jatorri edo beste edozein arrazoirengatik, kualifikatuta egonik master-ikasketak nahiz beste mailak egiteko orduan.

      Egiaztapena, jarraipena eta akreditazioa

      null

      DEUSTU

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      null

      DEUSTU

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hona hemen horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.

      BEKAK ETA LAGUNTZAK
      BALDINTZA EKONOMIKOAK

      Bizi ezazu Deustu

      Gozatu unibertsitateaz Deustuko Campusekin

      Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak

      Kalitatea

      null

      Kalitatea Kudeatzeko Sistema (KKS)

      Ikusi informazioa

      null

      Egiaztapena, jarraipena eta akreditazioa

      Ikusi informazioa

      Harremanetarako