Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
IGNACIO angulo martinez
JOSE IGNACIO garcia quintanilla
JAVIER garcia zubia
JUAN JOSE gude prego
José Angel gutiérrez olabarria
UNAI hernandez jayo
HUGO landaluce simon
ANA MARIA macarulla arenaza
JULIO MANUEL revilla ocejo
ALBERTO tellaeche iglesias
Tituluak zuzendari bat du, garapen akademiko egokia bermatzeko eta ikasleei etengabeko laguntza eta orientazioa emateko.
Arreta pertsonalizatua Masterreko tutorean ere oinarritzen da. Gainera, irakasleen konpromisoa da ikasleek egiten duten lanaren eta lortzen dituzten emaitzen jarraipen ahalik eta banakakoena egiteko. Hala, eskolak emango dizkizuten irakasleek eta enpresa laguntzaileen tutoreek elkarrekin gidatuko zaituzte.
Gainera, Unibertsitateak, ikasleei laguntzeko, Orientazio Zerbitzu Orokorra du, kontsulta psikopedagogiko espezializatua ematen duena, ikasleak izan ditzakeen zailtasunak tratatzeko, bai eta ikas-prozesua errazteko eta osatzeko ikastaro espezializatuak (ikasketa-teknikak, antsietatea kontrolatzeko teknikak, jendaurrean hitz egitea, lana bilatzeko teknikak, etab.) eta Curriculuma Egokitzeko Unitatea ere.
Beste herrialde batzuetatik datozen ikasleek ere Nazioarteko Harremanetarako Bulegoaren laguntza dute integrazio-fase honetan, eta informazio eta laguntza jarraitua ematen du gai hauei buruz:
Tutoretza presentzialak nahiz birtualak (online ikaskuntza-plataformaren eta bideokonferentzia-sistemaren bidez) funtsezkoak dira ikasteko aukerak optimizatzeko eta ikasketetan ahalik eta errendimendu handiena lortzeko.
Premia bereziak dituzten ikasleek Orientazio Zerbitzu honen laguntza dute, Masterreko zuzendaritzarekin koordinatuta, eta bera arduratuko da ikasle horiek behar bezala integratzeaz unibertsitateko dinamikan (irakaskuntza/ikaskuntza, ikerkuntza, praktikak eta gizarte-sarea).
Unibertsitateak beste laguntza- eta orientazio-zerbitzu batzuk ere baditu: