Master honen bidez, industria modernoak sektoreko profesionalei eskatzen dizkien konpetentziak eman nahi zaizkio ikasleari.
- Master honi esker, Automatizazio, Elektronika eta Industria Kontroleko ingeniariak gai dira etorkizuneko teknologia ulertzeko eta hari etekina ateratzeko.
- Irakaskuntza-programak ingeniari malguak sortzen ditu, fabrikazio- eta automatizazio-teknologiak ongi ezagutzen dituztenak, industriari balio erreala gehituz.
- Masterraren diseinuak aukera ematen dio ikasleari industrian, ikerketan edo doktoretzan oinarritutako karrera profesional bat planteatzeko.
- Ikasleek Industria 4.0ko aktore nagusiak ezagutu eta haiekin bizi dira: teknologia, ikerkuntza, enpresak, erakundeak, ingeniaritza-eskola ofizialak eta ikaskideak.