Ikastetxeen Zuzendaritza eta Kudeaketako Unibertsitate MasterraUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Masterrari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Ikastetxeen zuzendaritza: kudeaketa, berrikuntza eta lidergoa

    Masterrari buruz

    Ikastetxe baten zuzendari izateak antolatzeko gaitasunen, lidergo pedagogikoaren eta giza sentsibilitatearen konbinazio orekatua izatea eskatzen du. Baliabideak eraginkortasunez kudeatzea, taldeak koordinatzea, berrikuntza sustatzea eta eskola-kultura inklusiboa eta konprometitua eraikitzea funtsezko erantzukizunak dira funtzio hori hartzen dutenentzat. Ikastetxeen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra: Kudeaketa, Berrikuntza eta Lidergoa tituluak prestakuntza zorrotza eta eraldatzailea eskaintzen du , zuzendaritza kaudimen teknikoarekin, begirada etikoarekin eta pertsonen garapen integralarekiko konpromisoarekin gauzatzeko prestatzen duena.

    Metodologia % 100 birtuala eta ikuspegi praktikoeta ikerketari begirakoa izanik, masterrak aukera ematen du prestakuntza bizitza profesionalarekin eta pertsonalarekin bateragarri egiteko, irakasleei laguntza emateari eta ikaskuntza esperientzia zorrotz eta hurbilari uko egin gabe. Ikastetxeak lideratzeko gaitasuna emateaz gain, erakundeen hobekuntza, lidergo etikoa, ebaluazioa edo hezkuntzaren berrikuntza bezalako esparruetan aplikatutako ikerketari ere bidea irekitzen dio. Deustuko Unibertsitatean, prestakuntza profesionaltasunez eta gizatasunez hazteko aukera dela pentsatzen dugu. Horregatik, master honek, zuzentzeko ez ezik, zentzuz eta ikuspegi eraldatzailez egiteko ere prestatzen zaitu.

    null

    Zentzuzko lidergoa

    Prestatu pertsonengan, guztion ongian eta hezkuntzaren kalitatearen etengabeko hobekuntzan oinarritutako zuzendaritza gauzatzeko.

    null

    Prestakuntza osoa eta malgua

    Jaso prestakuntza birtual zorrotz eta lagundua, garapen profesionala eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko.

    null

    Hezkuntzaren kudeaketa eta berrikuntza

    Garatu gaitasunak antolaketa-prozesuak gidatzeko, berrikuntza-proiektuak bultzatzeko eta eskola-komunitate inklusiboak eta parte-hartzaileak sortzeko.

    null

    Ikerketa-proiekzioa

    Zabaldu hazkunde profesionalerako bide berriak, lidergoan, erakundeen hobekuntzan eta hezkuntzaren eraldaketan aplikatutako ikerketaren bidez.

    • Tokia:

      Campus Birtuala

    • Titulazioa:

      Ikastetxeen zuzendaritza, kudeaketa, berrikuntza eta lidergoa

    • Hizkuntza

      Espainiera

    • Plazak

      30

    • Irakaskuntza mota

      Online. Dedikazio partziala edo osoa.

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua zabalik

    • Informazio gehigarria:

      Onartua, ebaluazioko azken fasean.

    • Fakultatea:

      Hezkuntza eta Kirola
    • Partekatu:

    Sobre el Máster

    VÍDEO

    nullIcono para el play del video

    Sobre el Máster

    VÍDEO

    Descubre el el Máster Universitario en Dirección de centros educativos: gestión, innovación y liderazgo de la Universidad de Deusto.

    Con una metodología 100% virtual y un enfoque práctico e investigador, el máster permite compatibilizar la formación con la vida profesional y personal, sin renunciar al acompañamiento docente ni a una experiencia de aprendizaje exigente y cercana. 

    Helburuak

    null

    Helburuak

    Masterrak profesionalizazio- eta ikerketa-orientazio argia du, eta partaideei zuzendaritza-lanerako behar duten prestakuntza eman nahi die.

    Bereziki, kontuan hartzen ditu iada erakundeen arduradun ari direnek iraupen luzeko prestakuntza programak egiteko dituzten zailtasunak, zuzentzen dituzten erakundeetatik denbora luzez alde egitea ezinezkoa delako. Hezkuntza-eskakizunak artatzeak, zuzendariek hartu behar dituzten rol berriei eta iraupen luzeko aurrez aurreko prestakuntza-prozesuetan inplikatzeko aukerei erantzuteak justifikatzen dute halako programa bat planteatzea.

    Zergatik Deustuko Unibertsitatean?

    5 arrazoi gu aukeratzeko

    01

    Jardunean dauden aditu akademikoek eta zuzendariek diseinatua, jakintza akademikoa eta ikastetxeen kudeaketan eta zuzendaritzan izandako esperientzia praktikoa uztartuz.

    02

    Parte-hartzaileen profil profesionalera egokitua, online modalitatea eta etengabeko laguntza jasotzeko prestatua, laneko bizitza ez eteteko.

    03

    Egungo erronkei erantzuten die, eskola erreformekin, GJHekin eta hezkuntza lidergoaren benetako beharrekin lerrokatuta.

    04

    Lider humanistak eta eraldatzaileak prestatzen ditu, berritzeko, etikaz kudeatzeko eta hobekuntzara bideratutako hezkuntza-komunitateak gidatzeko gai direnak.

    05

    Malgua eta testuinguruan kokatuta, masterra ikastetxeen aniztasun kultural eta geografikora egokitzen da, parte-hartzaile bakoitzaren errealitateak errespetatuz eta baloratuz.

    null

    CRITERIOS DE ADMISIÓN

    Ver información

    null

    COMPETENCIAS

    Ver información

    null

    Normas académicas

    Ver información

    Ibilbide luzea hezkuntzan

    Hezkuntza eta Kirola Fakultateak ibilbide luzea eta ospea du hezkuntza esparruan.

    DEUSTO

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    DEUSTO

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka programaz balia zaitezke. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

    Bekak eta laguntzak

    BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Jarri gurekin harremanetan