Ikastetxeen Zuzendaritza eta Kudeaketako Unibertsitate MasterraUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Masterrari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      Ikastetxeen Zuzendaritza eta Kudeaketa

      Masterra

      Hezkuntza sistemek etengabe izan dituzten erreformek areagotu egin dute ikastetxeen pedagogia eta antolaketa kudeaketaren konplexutasuna, eta ikastetxeok zuzentzen dituztenei administrazio eta baliabide funtzioak ez ezik, gero eta funtzio zabalagoak ere eskatzen dizkiete: ordezkaritza, plangintza, koordinazioa, kontrola eta ebaluazioa, giza harremanak, komunitatea integratzea, pedagogikoak eta berrikuntza sustatzea. Hori abiapuntutzat hartuta, master honek zuzendaritza eginkizunetarako behar duten prestakuntza eman nahi die parte hartzaileei.

      Bereziki, kontuan hartzen ditu erakunde arduradun gisa jada jarduten dutenek iraupen luzeko prestakuntza programak egiteko dituzten zailtasunak, zuzentzen dituzten erakundeetatik denbora luzez alde egitea ezinezkoa delako.

      null

      Ofiziala da eta erabat online

      Erabat online egiten da. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak eta Deustuko Unibertsitateak batera ematen dute, eta Deustuko Unibertsitateak kudeatzen du. Titulua unibertsitate biek ematen dute.

      null

      Doktoregorako sarbidea

      Master ofiziala denez, masterra amaitu ondoren hezkuntza gaietan sakontzen eta ikertzen jarraitu nahi duten ikasleei Hezkuntzako Doktoregoa egiteko aukera ematen die.

      • Tokia:

        Campus Birtuala

      • Titulazioa:

        Ikastetxeen Zuzendaritza eta Kudeaketa

      • Iraupena/kredituak

        Urte bat - 60 ECTS

      • Hizkuntza

        Espainieraz

      • Irakaskuntza mota

        Online. Dedikazio partziala edo osoa.

      • Sarrera prozesua:

        Libre dauden azken plazak

      • Fakultatea:

        Hezkuntza eta Kirola
      • Partekatu:

      Zergatik Deustun?

      5 arrazoi gu aukeratzeko

      01

      Ikastetxeen antolaketan eta zuzendaritzan teoria eta praktika uztartzera bideratuta.

      02

      Eskola erreformen eskakizunak eta zuzendaritzako kideen ardurak ardatz hartuta.

      03

      Parte hartzaileen testuinguruak errespetuz tratatuta.

      04

      Online, etengabeko laguntza izanda, parte hartzaileak eta jarduteko testuingurua ez banatzeko.

      05

      Zenbait erakundetako irakasleekin elkarlanean planifikatuta eta garatuta.

      Helburuak

      null

      Helburuak

      Lortu beharreko helburuak hauek dira:

      • Hezkuntza erakundeei buruzko eta erakunde horiek kudeatzeko dauden prozedura berriei buruzko ezagutzak eguneratzea.
      • Erakunde aldaketa sustatzeko tresnak eskaintzea.
      • Zuzendari jardunerako prestakuntza akademikoa ziurtatzea.
      • Kudeaketa gaietan trukea sustatzea.

      Ikastetxeen Zuzendaritza eta Kudeaketa

      Ikaslearen profila

      Sarrerako profila

      Masterra prestakuntzarekin lotutako zentro eta erakundeen antolaketa, zuzendaritza eta kudeaketan interesa duten gradudun, diplomatu edo lizentziatuei zuzenduta dago, aldaketako testuinguruan.  

      Kontuan hartuko da pertsonak...

      • Jarrera positiboa izatea pertsonen arteko harremanetarako,
      • Sentiberatasuna izatea besteen beharrizanekiko,
      • Komunikatzeko gaitasun egokia izatea.

      Ikastetxeen Zuzendaritza eta Kudeaketako Unibertsitate Masterra egiten dutenek lan merkatuan ondorengo funtzioak bete ahal izango dituzte:

      • Ikastetxeen zuzendaritza, batez ere maila ez unibertsitarioan.
      • Prestakuntzarekin lotutako erakundeen kudeaketa.
      • Lan-taldeen lidergoa.
      • Erakundearen ebaluazioa zuzendaritza eta irakaskuntza ikuspuntutik.
      null

      Ibilbide luzea hezkuntzan

      Hezkuntza eta Kirola Fakultateak ibilbide luzea eta ospea du hezkuntza esparruan.

      Betekizun egiaztatuak

      Berme sendoko titulazioa

      null

      ONARPENERAKO IRIZPIDEAK

      Ikusi informazioa

      null

      Arau akademikoak

      Ikusi informazioa

      null

      KALITATEAREN KUDEAKETA SISTEMA (KKS)

      Informazio gehiago

      null

      EGIAZTAPENA, JARRAIPENA ETA AKREDITAZIOA

      Informazio gehiago

      null

      IRADOKIZUNAK ETA ERREKLAMAZIOAK

      Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

      DEUSTO

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      null

      DEUSTO

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka programaz balia zaitezke. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

      Bekak eta laguntzak

      BALDINTZA EKONOMIKOAK

      Jarri gurekin harremanetan