Ikastetxeen Zuzendaritza eta Kudeaketako Unibertsitate MasterraUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta irteera profesionalak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Ikastetxeen Zuzendaritza eta Kudeaketa

    Praktikak

    Masterreko edukiak eta jarduerak testuinguruan kokatzeko eta ikastetxeetan egiteko diseinatuta daude. Dagokion irakasle tutoreak, gainerako edukiek bezala, jarduera bakoitzaren ikuspegi praktikoa gainbegiratzen du.

    Dimentsio praktikoa agerian geratzen da, batez ere, Master Amaierako Lana egitean. Berrikuntza-lan bat egitean datza, ezinbestean testuinguruan kokatuta eta ikastetxean aplikatuta. Master Amaierako Lanaren tutoreak orientatuko eta gainbegiratuko du masterrean zehar eskuratutako gaitasunen aplikazioa.

    Praktikak egiteko, bi alderdi esanguratsu hartu behar dira kontuan:

    • Masterra online da. Horrek praktiketako hitzarmenak ezartzeko aukera baldintzatzen du.
    • Ikasleen ehuneko handi bat lanean ari diren profesionalak dira; horrek esan nahi du dagoeneko hainbat hezkuntza erakundetan sartuta daudela eta zuzendaritzarekiko hurbiltasunak ahalbidetzen duela masterrean garatutako gaitasunak aplikatzea.

    Bi alderdiek bat egiten dute praktikak jatorrizko zentroetan egitea gomendatzean.

    Jatorrizko zentrorik ez duten pertsonen kasuan, masterreko zuzendaritzak eta koordinazioak praktika-zentro bat emateko konpromisoa hartzen du, eta ikasle berak erreferentziako hezkuntza erakunderen bat eman ahal izango du.

    Lanbideko orientazioaren kudeaketa

    Lan irteerak

    Ikastetxeen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterraren lan irteerak

    Lanbideko orientazioaren kudeaketa

    Lan irteerak

    Zentroak badu prozesu bat Lanbideko orientazioaren kudeaketa izenekoa. Hauek dira helburuak:

    • Zentroko azken mailako ikasleen eta ikasle ohien laneratzea sustatzea, ikasleak eta zentroko tituludunetan interesa duten enpresak harremanetan jarriz.
    • Etorkizuneko gradudunen laneratzearen emaitzak neurtzea eta aztertzea.
    • Ikasketa planak hobetzeko behar diren hobekuntzako ekintzat definitzea.
    • Jasotako prestakuntzarekin dagoen gogobetetasuna neurtzea.

    Laneratzea

    DEUSTO ALUMNI

    null

    Laneratzea

    DEUSTO ALUMNI

    ¿Eta ikasketak amaitu ondoren? Deustuko Unibertsitatean zuri lagun egiten jarraitu nahi dugu. Horregatik, Deusto Alumni izeneko zerbitzu bat dugu, laneratzea sustatzea helburu nagusi duena.

    BISITATU DEUSTO ALUMNI