ESTEKA UNIBERTSITATE, ZENTRO ETA TITULUEN ERREGISTRORA (RUCT)
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Hezkuntza sistemek etengabe izan dituzten erreformek areagotu egin dute ikastetxeen pedagogia eta antolaketa kudeaketaren konplexutasuna, eta ikastetxeok zuzentzen dituztenei administrazio eta baliabide funtzioak ez ezik, gero eta funtzio zabalagoak ere eskatzen dizkiete: ordezkaritza, plangintza, koordinazioa, kontrola eta ebaluazioa, giza harremanak, komunitatea integratzea, integrazio pedagogikoak eta berrikuntza sustatzea. Hori abiapuntutzat hartuta, master honek zuzendaritza eginkizunetarako behar duten prestakuntza eman nahi die parte hartzaileei.
Bereziki, kontuan hartzen ditu erakunde arduradun gisa jada jarduten dutenek dituzten zailtasunak iraupen luzeko prestakuntza programak egiteko, zuzentzen dituzten erakundeetatik denbora luzez alde egitea ezinezkoa dutelako.
Prestakuntza % 100 online, zeure erritmora nahi duzun momentuan eta lekuan ikasteko aukera emango dizuna, irakasle baten etengabeko laguntzarekin. Deustuko Unibertsitateak ezaugarri duen kalitate eta zorroztasun akademikoarekin.
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak eta Deustuko Unibertsitateak batera ematen dute, eta Deustuko Unibertsitateak kudeatzen du. Titulua unibertsitate biek ematen dute.
Campus Birtuala
Ikastetxeen Zuzendaritza eta Kudeaketa
Urte bat - 60 ECTS
Espainiera
Online. Dedikazio partziala edo osoa.
Sarrera prozesua itxita
01
Ikastetxeen antolaketan eta zuzendaritzan teoria eta praktika uztartzera bideratuta.
02
Eskola erreformen eskakizunak eta zuzendaritzako kideen ardurak ardatz hartuta.
03
Parte hartzaileen testuinguruak errespetuz tratatuta.
04
Online, etengabeko laguntza izanda, parte hartzaileak eta jarduteko testuingurua ez banatzeko.
05
Zenbait erakundetako irakasleekin elkarlanean planifikatuta eta garatuta.
Masterra prestakuntzarekin lotutako zentro eta erakundeen antolaketa, zuzendaritza eta kudeaketan interesa duten gradudun, diplomatu edo lizentziatuei zuzenduta dago, aldaketako testuinguruan.
Kontuan hartuko da pertsonak...
Ikastetxeen Zuzendaritza eta Kudeaketako Unibertsitate Masterra egiten dutenek lan merkatuan ondorengo funtzioak bete ahal izango dituzte:
Hezkuntza eta Kirola Fakultateak ibilbide luzea eta ospea du hezkuntza esparruan.
Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka programaz balia zaitezke. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.
Unibertsitate etorbidea, 24 48007 Bilbao
Tel.: 944 139 003 (luz.: 2300)
direccioncentroseducativos@deusto.es