Hezkuntza Premia BereziakUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    2 praktika leku

    Praktiketako 2 esperientzia

    Praktikak Hezkuntza Premia Bereziei buruzko Unibertsitate Masterreko oinarrizko baliabideetako bat dira.

    • Bi leku desberdinetan egingo dira, parte hartzaileek lanbide jarduerarik ez badute.
    • Jardunean dauden profesionalek hobekuntza proiektua egingo dute beren zentroan edo erakundean.

    Bi practicum dituzte (ikasleek aukeratutako praktika tokiko errealitatearen arabera, euskaraz edo gaztelaniaz egin daitezke).

    null

    Practicuma eskola inklusioaren barneko eta kanpoko laguntza zerbitzuetan.

    Lan horretan, irakasgaien edukiarekin lotutako gaiak jorratzen dira:

    • Hezkuntza inklusioaren alderdi didaktikoak eta antolakuntzakoak.
    • Hezkuntza inklusioari laguntzeko tresnak eta metodologiak.
    null

    Practicuma ikasteko zailtasunetan eta desgaitasunetan

    Bigarren practicuma irakasgaien edukiei lotuta dago:

    • Ikasteko zailtasunak.
    • Adimen desgaitasuna, autismoaren espektroko nahasmenduak eta hezkuntza premia bereziak.
    • Mugitzeko, entzuteko eta ikusteko mugak eta hezkuntza premia bereziak.

    Errealitate profesionalera hurbiltzen zaitugu

    Praktiken antolaketa

    • Praktikaldiak ia ikasturte osoa irauten dute, seihileko bakoitzeko practicum bat. Praktikak unibertsitatearekin prestakuntza lankidetzako hitzarmenak dituzten zentro, erakunde publiko zein pribatuetan egiten dira.
    • Goizetan egiten dira, astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:00etara.
    • Hezkuntza arloan lanean ari diren profesionalek beren ikastetxeko hobekuntza proiektuei lotuta egiten dituzte bi praktikak, eta bakoitzarekin adosten dira.

    Praktikak batez ere Bizkaiko zentroetan egiten dira, baina Araban, Gipuzkoan, Kantabrian eta inguruko beste erkidego batzuetan ere egin daitezke.

    Praktiketako zentroen zerrenda zabala eta askotarikoa da, eta hezkuntza inklusiorako laguntza zerbitzuak barne hartzen ditu, hala nola Berritzeguneen hezkuntza premia bereziei buruzko aholkularitza taldeak, laguntza geletako eta entzumen eta hizkuntza geletako aholkularitza edo irakaskuntza.

    Praktiketako zentroak ikusi

    Ikasleek beren interesen, bizilekuarekiko hurbiltasunaren eta bertan plazak izatearen arabera aukeratzen dituzte praktiketako erakundeak, Masterrak seihileko bakoitzaren hasieran ematen dituen ikastetxeen zerrenda baten barruan.

    null

    Lanpostuen adibideak

    Lan irteerak

    Hona hemen master honek zein lanpostutarako eskaintzen duen prestakuntza (ez nahitaez trebakuntza):

    • Laguntzako irakaslea edo pedagogia terapeutikokoa, hezkuntza sistemaren barruan (lehen hezkuntzan edo haur hezkuntzan gradudun direnen kasuan).
    • Eskolako psikologoa edo orientatzailea.
    • Aholkularitza hezkuntza-premia berezietan, edo arreta zuzeneko profesionala desgaitasunetan eta haurtzaroko hezkuntza-premia berezietako elkarteetan, erakundeetan eta zerbitzuetan.
    • Desgaitasunak dituzten pertsonen erakundeetako psikologia eta hezkuntzako esku hartzea.

    Gure ikasleen zati txiki baina esanguratsu bat praktiketako zentroekin zuzenean edo zeharka lotuta dauden lanpostuetan aritzen dira.

    Masterra egin aurretik lanbideko esperientziarik ez duten gradudunen kasuan, ia hiru laurden lanean ari dira, programa amaitu eta urtebetera.