Tutoretza da Master honen prestakuntza eskaintzaren ardatz nagusietariko bat. Ikasleak, ikasturtea amaitzean, gutxienez praktiketako zentroetako bi tutore profesional izango ditu (bat practicum bakoitzean).
Unibertsitatean, Masterreko klaustroko irakasle baten tutoretza izango du, praktikei probetxu handiagoa ateratzeko; beste tutore bat izango du lan akademikoak egiten laguntzeko.
Azkenik, beste tutore bat izango du Master amaierako lana egiteko. Tutore guztiek hartzen dute parte ikaslearen ebaluazio prozesuan.
Masterrak, jakina, sentsibilitate handia du ikasleetariko batzuek izan ditzaketen premia bereziekin, mugitzeko desgaitasunak eta zentzumen desgaitasunak direla eta. Baditu baliabideak programa honetako elementu guztietara ahalik eta erraztasun handienaz iritsi daitezen.