Gizartean esku hartzearen PsikologiaUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Masterrari buruz

Elkarrizketa eskatu

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    Elkarrizketa eskatu

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      Gizartean esku hartzearen Psikologia

      Masterrari buruz

      Arin aldatzen den gizarte batean bizi gara: gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egin dugu, baina emakumeen kontrako indarkeria ekintzak biderkatu egiten dira; ekonomia eta gizarte garapena sustatzen ditugu, baina pobrezia eta gizarte bazterketa egoerak sortzen dira….

      Gizarte mailan ez ezik, maila psikologikoan ere pertsonak desabantaila egoeran jartzen dituzten arazoetako batzuk baino ez dira horiek. Gizartean esku hartzearen Psikologia gai horiei irtenbideak eskaintzen saiatzen da, zein egoera sozial, politiko, ekonomiko eta kulturaletan gertatzen diren kontuan hartuta.

      Gure herrialdean gero eta enplegu gehiago ari da sortzen arlo profesional horretan, bai esparru publikoan eta bai irabazi asmorik gabeko gizarte ekintza sektorean ere, eta hori azpimarratzekoa da.

      Masterreko zuzendariaren gutuna

      null

      Norentzat da?

      Masterra Psikologiako lizentziadun eta gradudunentzat da, arlo hauekin konpromisoa hartuta dutenentzat, bereziki:

      • Gizarte aldaketarekin
      • Justizia sustatzearekin
      • Gizarte-egoera ahuleko giza taldeen ongizatearekin
      null

      Ikuspegi praktikoa

      Gainbegiratutako lanbideko praktikak egingo dituzu, 12 ECTSkoak (300 ordu), sektoreko erreferentziazko entitateetan. 

      null

      Ikaskuntza komunitatea

      Programan sartuta gauden pertsonak eta erakundeak ikaskuntza komunitate erara eratuta gaude. Bilerak gure hausnarketak eta ezagutzak partekatzeko eta eztabaidatzeko aukerak dira. 

      null

      Gizarte Psikologiaren gakoak

      • Hurbilketa ekologikoa errealitatearen analisian.
      • Urritasunak konpontzen baino baliabideak garatzen aritzeko diziplina izateko asmoa du. 
      • Bokazio prebentiboa.
      • Tokia:

        Bilbao

      • Titulazioa:

        Gizartean esku hartzearen Psikologia

      • Iraupena/kredituak

        Irailetik uztailera - 60 ECTS

      • Hizkuntza

        Espainiera

      • Plazak

        28

      • Irakaskuntza mota

        Presentziala

      • Sarrera prozesua:

        Sarrera prozesua itxita

      • Fakultatea:

        Osasun Zientziak
      • Partekatu:

      2026-2027 IKASTURTEA

      SARRERA PROZESUA

      Sartzeko eskaera egiteko epea irekita dago 2026-2027 ikasturterako plazak dituzten ikasketetan

      Lekukotasuna

      Zer eskaintzen dizugu?

      nullIcono para el play del video

      Lekukotasuna

      Zer eskaintzen dizugu?

      "Uste dut masterrak ikuspegi kritikoa ematen duela testuinguru mailan eta oso garrantzitsuak diren egiturazko arazoen mailan".

      Jazmin Marie Algarín García

      Ikaslea

       

      Norentzat da?

      Ikaslearen profila

      Masterra Psikologiako lizentziadun edo gradudunentzat da, gizarte aldaketarekin, justizia sustatzearekin eta gizarte egoera ahulean daudenen ongizatearekin konprometituta daudenentzat. Horrez gain, kontuan hartuko da pertsonak...

      • Egoera ahulean dauden taldeekin lanean diharduten erakundeekin harremana aurretik izana.
      • Jendarteko harremanetarako, talde lanerako eta heldutasun pertsonaleko gaitasunak izatea.
      • Ingeleseko B2 mailako ezagutza izatea.

       

      Master hau amaitzen duten tituludunek ezaugarri hauek izango dituzte profesional gisa:

      • Gai izango dira gizarte egoera konplexuetan hausnarketa pertsonala egiteko, ikuspegi etiko eta gizarte erantzukizunetik. Horri esker, gai izango dira errealitatea zalantzan jartzeko, erantzun berritzaileak aurkitzeko, baita ondorioen berri eman eta horien euskarri diren ezagutzak ondo komunikatzeko ere.
      • Beharrezko berariazko gaitasunak izango dituzte, gizartean esku hartzeko psikologo funtzioak betetzeko, Psikologiaren Kontseilu Orokorrak deskribatuak, lanbideko berezko teknika, estrategia eta tresnen ezagutza aurreratuaren bidez, lanbidearen esparru desberdinetan. 
      null

      Gu aukeratzeko arrazoiak

      Programaren gakoak

      01

      Helburua

      Programaren helburua da Psikologiako tituludunei berariazko trebakuntza ematea esku hartze psikosozialaren eta komunitarioaren eremuan.

       

      Beraz, profesionalizatzailea da, eta ezagutza teoriko eta praktikoetan oinarritzen da. Ikasleek metodologia aktibo baten bidez eskuratzen dituzte ezagutza horiek, jardunean dauden profesionalek etengabe gainbegiratuta.

      02

      Ikerketa Masterrean

      Ikerketa ez da esparru akademikoetarako erreserbatutako jarduera, baizik eta esku-hartze sozialaren psikologiako profesional orok hedatu beharreko eginkizuna.

       

      Master honek ezagutza teorikoaren eta enpirikoaren garapen jarraitua sustatu nahi du, oinarrizkoa eta aplikatua, psikologia sozialaren eremuan. Horrela, etorkizunean Psikologiako Doktorego Programa batekin lotzeko aukera ematen da.

      03

      Giza eskubideen defentsa

      Programak honako hauek nabarmentzen ditu: giza eskubideak, oinarri demokratikoak, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, elkartasuna, irisgarritasun unibertsala eta denentzako diseinua errespetatzea eta defenditzea, bakerako kultura sustatzea eta aniztasun eta pluraltasun erlijioso eta kulturala errespetatzea. Horrez gain, gizartean esku hartzeko psikologiak horiek guztiak zaintzen eta garatzen egin dezakeen ekarpena identifikatzen du programak, bereziki gizartean baztertzeko arriskuan edo baztertuta dauden pertsonen kasuan.

      04

      Psikologiako profesionala testuinguru sozial eta komunitarioetan

      Master honek ez du mugatu nahi psikologoaren egungo funtzio, prozedura, teknika eta tresnen hedapena testuinguru sozialean errepikatzera; aitzitik, errealitate profesionala eraldatu nahi du, eta lortu beharreko rol bat lortzeko bidean aurrera egin.

      05

      Gizartean erroturik

      Psikologiako, arlo publikoko eta pribatuko hainbat erakundetako eta profesionalen lankidetza dugu, eta guztiek ibilbide oparoa dute pertsonen arretan, irakaskuntzan eta ikerketan, eta irakaskuntza proiektu honen ikuspegi berritzailea partekatzen dute.

       

      Horrela, tokian errotutako unibertsitate masterra planteatzen dugu, baina nazioarteko esperientziei eta jardunbide egokiei begiratuz.

      null

      ONARPENERAKO IRIZPIDEAK

      Ikusi informazioa

      null

      Arau akademikoak

      Ikusi informazioa

      null

      IRADOKIZUNAK ETA ERREKLAMAZIOAK

      Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

      DEUSTU

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      null

      DEUSTU

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka programaz balia zaitezke. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

      Bekak eta laguntzak

      BALDINTZA EKONOMIKOAK

       

      Jarri gurekin harremanetan

      Gizartean esku hartzearen Psikologia

      Erlazionatutako titulazioak