Giza baliabideakUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Masterra

Elkarrizketa eskatu

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Giza Baliabideak

    Pertsonen kudeaketaren arloan trebatzea eta zure ezagutzak zabaltzea interesatzen zaizu?

    • Pertsonen kudeaketa arloan lan egin nahi baduzu, master honek prestakuntzako ibilbidea osatzen lagunduko dizu eta ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak emango dizkizu zeregin horretan aritzeko. 
       
    • Dagoeneko Giza Baliabideen arloan lan egiten baduzu eta arlo horretako ezagutza eta joera berrietan egunean egon beharra sentitzen baduzu, master hau zuretzat diseinatuta dago.
    null

    Pertsona eta profesional gisa hazi

    Oso garrantzi handiko trebetasunak garatuko dituzu giza baliabideen arloan lan egiteko: motibazioa, komunikazioa, emozioen kudeaketa, negoziazioa, taldea egitea...

    Etengabeko eboluzioan dagoen programa

    Etengabeko eboluzioan dagoen programa

    Pertsonak erakundeetan kudeatzeko beharrezko diren politikak eta praktikak ikasiko dituzu, talentua garatu dezaten, azken joeretan etengabe eguneratuta (berdintasuna, kontziliazioa, digitalizazio, aniztasuna, etab.).

    null

    Bateratu masterra eta praktikak

    Ikasketen hasieratik, praktikak eta klaseko saioak bateratu ahal izango dituzu. Enpresan hartuko duzun esperientziari esker, aberastu egingo dituzu gelako ekarpenak, bizitzen ari zaren esperientziaren ikuspuntutik.

    null

    Kalitateko irakasleak

    Irakasleek dena emango dute zure prestakuntzan eta profesionalen parte hartze handiari esker, enpresen errealitatea gelara hurbilduko dizute. 

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

    • Titulazioa:

      Giza Baliabideak

    • Iraupena/kredituak

      9 hilabete, irailetik ekainera arte. TFMaren aurkezpena irailan - 60 ECTS

    • Hizkuntza

      Espainiera

    • Plazak

      30

    • Irakaskuntza mota

      Unibertsitate Masterra

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua zabalik

    • Informazio gehigarria:

      Astelehen eta astearteetan, 15:00etatik 20:00etara; 10 ostiral arratsaldez eta larunbat goizez; eta 7 ostiral arratsaldez coaching saioak egiteko

    • Fakultatea:

      Deusto Business School
    • Partekatu:

    2026-2027 IKASTURTEA

    SARRERA PROZESUA IREKITA

    2026/27 ikasturterako sarrera-prozesua irekita dago.

    ZENBAKIAK BERME

    %100enplegu-tasa (2022ko promozioa, amaitu eta 3 hilabetera)

    %93,33akune horretan izan zuen azken enplegu bat pertsonen kudeaketaren arloan

    1990tikmaster sendoa

    450praktika ordu

    Deusto Business School munduko negozio eskolarik onenen zerrendan

    null

    Deusto Business School munduko negozio eskolarik onenen zerrendan

    Deusto Business Schoolek AMBAren (Association of Business) akreditazio ospetsua lortu du, munduko negozio eskolarik onenak aitortzen dituen nazioarteko erakundearena. Deustuk AACSB (Association to Advance Collegiate Schools of Business) nazioarteko akreditazioa ere badu. Mundu osoko negozio eskolen % 2k dute AMBAren akreditazioa eta % 6k AACSBrena.

    Ikaslearen profila

    Master hau zuretzat da, baldin eta...

    Pertsona gizartekoia, enpatikoa eta komunikatzaile ona zarela uste duzu? Konbentzitzeko eta aktiboki entzuteko gaitasuna baduzu, master hau zuretzat da. 

    Gaur egun, giza baliabideetan lan egiten duten pertsonei gogotsuak, malguak eta baikorrak izateko eskatzen zaie. Taldean lan egiten jakitea funtsezkoa da arlo horretan. 

    Masterra aurretiko edozein titulaziotatik egin ahal izateko diseinatuta dago, baina eduki ekonomiko enpresarialeko oinarrizko ezagutzarik ez baduzu, masterra hasi aurreko irailean ematen den 24 orduko Enpresa Gaiak Sartzeko Ikastaroa gainditu beharko duzu.

    Esperientzia profesionala izatea ezinbesteko baldintza da diplomatura edo ingeniaritza teknikoa dutenentzat, eta oso balorazio positiboa jasoko dute lizentziatura edo gradua dutenek.

    Masterra gaztelaniaz ematen den arren, positiboki baloratzen da beste hizkuntza batzuk jakitea, batez ere ingelesa.

    Horregatik, ingeleseko B2 maila edo baliokidea behar da praktiketako ibilbidea egingo duten esperientziarik gabeko hautagaien kasuan. B2 maila egiaztatzen duten ziurtagiriez gain, maila baliokidea duela froga daiteke nazioarteko mugikortasun-programen bidez, nazioarteko egonaldien bidez edo barneko ahozko proba batean arintasuna erakutsiz.

    null

    EZAGUTU NOLA BIZI DUTEN MASTERRA GURE IKASLEEK

    ESPERIENTZIA PAREGABEA

    5 arrazoi gu aukeratzeko

    01

    Metodologia praktikoa eta dinamikoa

    Deustuko Hezkuntza Eredua jarraituko duzu eta irakasteko eta ikasteko prozesuaren ardatz izango zara.

    Gelako azalpen teorikoak eta enpresetako kasu errealen azterketa bateratuko duzu role playing-aren bidez, simulazioen bidez, etab.

    02

    Irakasleek buru-belarri jardungo dute lanean ikas dezazun

    Giza kalitate handiko irakasle, laguntzaile eta bestelako langile taldea izango duzu lagun.

    03

    Iraupen luzeko praktikak

    Esperientzia profesional luzea izango duzu (6 eta 12 hilabete bitartekoa) pertsonen kudeaketa arloan enpresa berritzaileetan. Praktikak kudeatzen lagunduko dizugu, Lanbideko karreren sailari esker. 

    04

    Jarduneko profesionala zara?

    Masterrean zure erakundeko pertsonen kudeaketaren egoeraren diagnostiko bat egingo duzu. Horren ondoren, hobetzeko arloak identifikatuko dituzu eta zure lanbideko proiektua garatzeko oinarri izango dira.

    05

    Errealitatea gelara hurbilduko dizuten profesionalak

    Kasu arrakastatsuak partekatuko dizkizute, une horretan bizi dituzten egoerak, eguneroko lanean dituzten zailtasunak, etab. Bestela esanda, errealitatea gelara hurbilduko dizute.

    GURE IKASLEEK BEREN ESPERIENTZIA KONTATUKO DIZUTE

    LEHENENGO PERTSONAN

    Enola Ortega

    Prestakuntza teorikoa eta praktikoa konbinatzeko aukera emateagatik aukeratu nuen. Irakasleen kalitatea nabarmenduko nuke, giza baliabideen arloan adituak baitira eta coaching, lidergo eta talde-lana sustatzen dute.

    Enola Ortega

    ITP Aeroko Giza Baliabideetako teknikaria

    Teresa Plaja

    Irakasgaiek oinarri teoriko sendoa dute eta edukien eta irakasleen orientazio profesionala uztartzen dituzte. Praktikei esker, giza baliabideetako teknikari gisa hasi naiz lanean.

    Teresa Plaja

    TUBACEXeko Giza Baliabideetako teknikaria

    Giorgia Puricelli

    Esperientzia eraldatzailea izan da, bai maila profesionalean, bai maila pertsonalean. Ikasitakoa berehala aplikatu ahal izan dut, praktiken bidez. Etapa erabakigarria izan da nire garapen profesionalerako.

    Giorgia Puricelli

    HR Generalist Schneider Electric-en

    Olivia Gómez

    Masterraren formatuari esker, urtebetez nire ikasketak uztartu nituen integrazio, ebaluazio, aholkularitza proiektuetan parte hartzearekin batera, gaur egun erakunde eta pertsonen aholkularia naizen enpresa berean.

    Olivia Gómez

    Antolaketa eta Pertsonen Aholkularia FyV-en

    Daniel Alejandro Ospino

    Unibertsitatearen bidez burutu nituen praktikek nire lidergo gaitasunak indartu eta nire ezagutzak hedatu ez ezik, enpresa kontratatzeko aukera ere lortu zuten.

    Daniel Alejandro Ospino

    Giza Baliabideetako teknikaria Ormazabalen

    Ana Ruigómez

    Praktiketan, hautaketa-, ebaluazio-, prestakuntza- , jarduera-prozesuetan eta abarretan zereginak egiteko aukera izan nuen. Orain bertan lan egiten dut, prozesu berberetan parte hartuz.

    Ana Ruigómez

    Giza Baliabideen Saila Campus To Business-en

     Leire Gomez

    Masterrak osagai oso praktikoa du, zeinetan, orokorrean, jarduerak egiten dira ikasgelan; ikasgaien ebaluazioen zati handi bat lanak egitea izanik.

    Leire Gomez

    Giza Baliabideetako aholkularia Ferruelo & Velascon

    Adrián Sifre estudiante

    Masterreko metodologia bizia bezain zirraragarria da. Enpresako praktikak eta eskola teorikoak uztartzen dituzu, eta horrekin, eduki teorikoa lan-ingurunearekin lotzen duzu

    Adrián Sifre

    Human Resources Generalist Faurecian

    Tamara Arias estudiante

    Eskainitako ikasgaien aniztasuna, ikasleen artean sortzen diren loturak eta masterrak enpresa handietan praktikak egiteko eskaintzen dizkizun aukerak nabarmenduko nituzke

    Tamara Arias

    Consultant Haysen

    Itxaso Cordón

    Denborari eta dedikazioari dagokionez master zorrotza den arren, eskolak arlo eta gradu desberdinetako jendearekin partekatzeko aukera ematen dizu

    Itxaso Cordón

    Human Resources Coordinator ArcelorMittalen

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Ikasketak Deusto Business Schoolen egiten badituzu, gure bekak jaso ditzakezu. Eskuratzeko baldintzen berri ematen dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

    DEUSTO BUSINESS SCHOOLEKO MASTERRETAKO BEKAK

    ERAKUNDE OFIZIALETAKO BEKAK

    BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Jarri gurekin harremanetan

    null

    Jarri gurekin harremanetan

    DEUSTO BUSINESS SCHOOL

    Bilboko campusa:
    Agirre anaiak kalea 2, 48014 Bilbao


    Espainian bizi diren ikasleak:
    944 139 359
    master.dbs@deusto.es

    Nazioarteko ikasleak: 
    944 139 429
    international.dbs@deusto.es


     

     

    null

    Gaitasunak

    Giza Baliabideetako Unibertsitate Masterraren gaitasun orokor eta berariazkoen zerrenda:

    Gaitasunak

    null

    ARAU AKADEMIKOAK

    Deialdiak gehienez, ikasten jarraitzeko baldintzak, kredituen aitorpena, etab.

    Arau akademikoak

    null

    SARRERAKO ETA AMAIERAKO PROFILA

    Sarrerako profila

    Amaierako profila

    null

    ONARPEN IRIZPIDEAK

    ONARPEN IRIZPIDEAK IKUSI