GerontologiaUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Ikasketa plana

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Ikasteko metodo praktikoa eta dinamikoa

    Ikasteko eredu propioa (MAUD)

    01

    Esperientziaren testuingurua

    Badakigu esperientziatik ikasten dugula; beraz, Deustun ikaslearen aurretiko ezagutzatik abiatzen gara. Lehenengo, jorratzen den gaiaren inguruan ikaslearen aurrekontzeptuak, kasu esanguratsuak eta aurretiko esperientziakaztertzeko jarduerak proposatzen dira.

    02

    Behatu eta hausnartzea

    Aldez aurreko eskemak planteatu ondoren, ezinbestekoa da horiek behatzea eta zalantzan jartzea. Horrela, bigarren fasean hausnartzeko jarduerak egiten dira, etengabeko zalantzan jartze eta behaketaren bidez.

    03

    Kontzeptualizazioa

    Gure aurretiko ezagutza, ezaguera, jakintza gaiari buruzko teoria idatziarekin kontrastatzen dugu. Azalpen metodoa jarraitzen dugu (zuzeneko eta online euskarrian), testuen irakurketa eta/edo gidatutako azalpenaren bidez.

    04

    Esperimentazio aktiboa

    Ikasitakoa praktikan jartzeko, aplikazioko jarduerak egiten dira: kasuen analisia, esku hartzeko eta ikertzeko proiektuen analisia, proiektuetan eta arazoetan oinarritutako ikaskuntza, sintesi lanak, ikasleen jarduera praktikoak zentroetan, datuak biltzea eta analizatzea.

    05

    Ebaluazioa

    Azkenik, ebaluazioan ikasitakoari buruzko gogoeta egiten da eta egindako lana baloratzen da. Idatzizko probak, txostenak prestatu eta beste jarduera batzuk egiten dira.

    06

    Aurrez aurreko tutoretzak eta onlinekoak

    Prozesu hori guztia tutoreen laguntzaz egingo duzu. Unibertsitatean tutoretzak daude, aurrez aurrekoak eta urrutitik egindakoak, (banakako eta/edo taldeko) lana gainbegiratzeko eta jarraipena egiteko.

    Nola ebaluatzen da ikaskuntza?

    Ebaluazio sistemak

    null

    Nola ebaluatzen da ikaskuntza?

    Ebaluazio sistemak

    Titulazio osoaren aurrerapena eta ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko, hiru adierazle proposatzen dira:

    • Hainbat irakasgairi lotutako gaitasunak eskuratzeko ezarritako ebaluazio sistema.
    • Ikasleek ikasturte bakoitzean egindako kanpoko praktiken tutore akademikoen eta tutore profesionalen ebaluazioa. Praktikak amaitzean, informazio hau batuko da tutoreengandik: ikasle bakoitzak egin duen jarduerari buruzkoa, tituluko gaitasunak zein puntutaraino lortu dituen neurtzeko.
    • Master Amaierako Lanaren emaitza. Master Amaierako Lana eginda, ikasleak bukaera emango dio prestakuntza prozesuari. MALa epaimahai batek ebaluatuko du eta jendaurrean defenditu beharko da. Epaimahaiko kideak Fakultateko hiru doktore izango dira.
    null

    Eskola egutegia

    Irailetik ekainera

    23/24 EGUTEGIA 

     

    null

    Ordutegiak

    Osteguna eta ostirala, 15:30etik 19:30era

    Gerontologia

    Master Amaierako Lana

    MASTER AMAIERAKO LANA

    Ikasleek ikerketa proiektu bat garatuko dute, irakasle doktore baten tutoretzapean. Proiektu horretan, ikaskuntza prozesuan zehar ikasitako ezagutzak eta gaitasunak aplikatuko dituzte, unibertsitate masterreko ikasgaien eta irakasgaien edukiekin lotutako arlo jakin batean.

    Ikerketa horren bidez, ikasleak ikerketarako teknikak eta metodologia ezagutzen dituela frogatu eta gai zehatz batean Gerontologiaren arloko ikerketa lan bati dagozkion zehaztapenen arabera.

     

    Masterraren Amaierako lanaren aurkezpena eta defentsa publikoa baliatuko dira ikasgaia ebaluatzeko, eta zuzendariaren txostena egingo da, aurreikusitako ikaskuntza emaitzen ebaluazioa barne.

    Aurkezpenerako, proiektuaren tutore-zuzendariaren oniritzia beharko da. Defentsa publikoa Epaimahai Kalifikatzaile baten aurrean egingo da (Masterreko klaustroko hiru irakasle Doktore tituluarekin).

     

    Deustuko Unibertsitatea

    Arau akademikoak

    null

    Deustuko Unibertsitatea

    Arau akademikoak

    Hauek dira Deustuko Unibertsitateko graduondokoen arau espezifiko guztietarako estekak:

    Graduondoko arau akademikoak

    Master ofizialak arautzeko prozedurari buruzko arau akademikoak

    Kredituen transferentzia