GerontologiaUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Masterra

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Masterra

    Gerontologiako Unibertsitate Masterra prestakuntza-baliabide bikaina da, gerontologiaren arloko etorkizuneko eta egungo profesionalei adineko pertsonei buruzko begirada berri eta positiboa lortzen eta haien autonomia eta ongizatea maximizatzeko behar diren baliabide profesionalak eraginkortasunez eskuratzen laguntzeko, osasun-mugak konpentsatu ahal izateko eta inplikatutako bizimoduaren alde egiteko, guztiok nahi duguna posible egiten lagunduko duena, hau da, «zahartze ona».

    null

    LANERATZEA

    Laneratze maila handiak daude zerbitzu soziosanitarioetan, osasun zerbitzuetan eta osasun zentroetan, gizarte zerbitzuetako enpresetan...

    null

    METODOLOGIA

    Hausnarketa eta gaitasun kritiko eta sortzailea ahalbidetzen duen metodologia aplikatua.

    null

    OSPE HANDIKO IRAKASLEAK

    Tokiko, nazioko eta nazioarteko enpresa eta erakunde garrantzitsuei lotutako esperientzia handiko profesionalak.

    null

    BALIABIDE ESPEZIALIZATUAK

    CRAI (Ikerketa eta Azterketarako Baliabideen Zentroa), liburutegia, dezimoteka...

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

    • Titulazioa:

      Gerontologia

    • Iraupena/kredituak

      Ikasturte bat / 60 ECTS - 60 ECTS

    • Hizkuntza

      Espainiera

    • Plazak

      40

    • Irakaskuntza mota

      Presentziala

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua zabalik

    • Fakultatea:

      Osasun Zientziak
    • Partekatu:

    María Fernández de Valderramaren lekukotasuna

    Zahartzeari buruzko beste ikuspegi bat bilatzen nuen, eta master honek eskaini dit.

    Psikologia. Gerontologiako Masterra 2017María Fernández de Valderrama
    Amaia Arreguiren lekukotasuna

    Gerontologiaren hainbat arlotan esperientzia profesionala duten irakasleak egoteak gai berriei heltzen laguntzen du.

    Psikologia. Gerontologiako Masterra 2017Amaia Arregui
    Gerontologiako Unibertsitate Masterrari buruzko lekukotasunak eta iritziak, Deustuko Unibertsitatea

    Klase teorikoak eta praktikak bateratzeak jaso dituzun alderdi teorikoak aplikatzeko aukera ematen dizu.

    Gizarte langilea Gerontologiako MasterraLaura Enríquez

    Zergatik ikasi gerontologia?

    Profila

    Master hau zuretzat da, baldin eta...

    Psikologian, Gizarte Hezkuntzan, Medikuntzan, Fisioterapian, Zuzenbidean, Gizarte Lanean, Erizaintzan, Terapia Okupazionalean, Pedagogian, Soziologia Antropologian edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietan.

    Herritar guztien eta kolektibo behartsuen justizia eta ongizatea sustatzeko konpromisoa duzu.

    Pertsonen arteko harremanetarako, talde lanerako eta heldutasun pertsonalerako gaitasuna baduzu.

    Bereziki, irakurmen arloan.

    Psikologiako titulazioarekin edo antzekoekin zerikusia duen jakintza arlo, diziplina edo lanbide bateko berariazko gaitasunak badituzu.

    null

    Zergatik Deustuko Unibertsitatean?

    Ondo kualifikatutako eta ezagutza sendoko profesionalak

    01

    Populazioaren zahartzea

    Mundu mailan ikus daitekeen fenomenoa da, eta nazioarteko erakundeek adierazi dutenez, joera hori areagotu egingo da datozen hamarkadetan, herrialde garatuei bereziki eraginez. Kalkuluen arabera, 2050. urtean gure inguruko biztanleriaren % 37 inguruk 64 urte edo gehiago izango ditu (INE, 2012).

    02

    Arreta eredu berria dugu

    Arreta asistentzialista hutsa, pertsona programa eta zerbitzuen “hartzaile” bihurtzen duena, ez da nahikoa. Bereziki beharrezkoa da adinekoekin lan-eredu berriak ezartzea, pertsona horiei beren bizitzaren kudeaketan protagonista-rola eman diezaien, beren osasuna eta bizi kalitatea hobetzen lagun dezaten, eta aktiboki sustatu ditzaten parte hartzea eta ongizatea.

    03

    Zahartze aktiboa izatea

    Hain zuzen ere, Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldi arteko Elkartasunaren Europako Urtean (2012) nabarmendu da zahartze aktiboa osasunez zahartzea dela. Eta hori guztia, ahal dela, “adin guztietarako gizarte” baten esparruan, non garapen pertsonalerako, bizitzan zeharreko ikaskuntzarako eta beste pertsona batzuekiko topaketa esanguratsurako aukerak –adinak axola gabe- ohikoak diren.

    04

    Ezagutza sendoa

    Hori dela eta, beharrezkoa da ondo kualifikatutako profesionalak edukitzea, zahartze prozesuari lotutako aldaketei eta kasu bakoitzean esku hartzeko estrategia posibleei buruzko ezagutza sendoa dutenak; komunikaziorako eta giza topaketarako trebetasunak dituztenak, adineko pertsonen artean dagoen aniztasun handia balioesteko sentsibilitatea dutenak, eta “adinekoentzat” ez ezik “adinekoekin” lan egiteko prest daudenak, jarrera positiboa eta haien ahalmenean konfiantza osoa dutenak.

    Masterraren helburua

    null

    Masterraren helburua

    • Arreta gerontologikoan diziplina arteko ikuspegia sustatzen duten gaitasunak eta ezagutzak eskuratzea. 
    • Zahartze osasuntsu eta patologikoarekin lotutako egitura eta funtzioak ebaluatzeko eta diagnostikatzeko trebetasunak garatzea, norbanakoaren, taldearen eta gizartearen ikuspegitik.
    • Adinekoei eta zaintzaile formal eta informalei zuzendutako prozedurak, teknikak, esku hartzeko estrategiak, programak eta zerbitzuak eraginkortasunez eta efizientziaz diseinatzea eta aplikatzea.
    • Esku-hartze eta programa gerontologikoen eraginkortasuna eta efizientzia ebaluatzeko trebetasun profesionalak eta ezagutza metodologiko eta zientifikoak eskuratzea.
    • Adinekoekin kalitatezko esku hartzea izateko beharrezkoak diren gaitasun akademikoak, deontologikoak, harremanetakoak eta komunikaziokoak garatzea.
    null

    ONARPENERAKO IRIZPIDEAK

    Ikusi informazioa

    null

    Arau akademikoak

    Ikusi informazioa

    null

    IRADOKIZUNAK ETA ERREKLAMAZIOAK

    Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka programaz balia zaitezke. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

    Bekak eta laguntzak

    BALDINTZA EKONOMIKOAK

     

    Programa Bizkaia Economía Plateada 2023 - 2024

    Jarri gurekin harremanetan

    null

    Jarri gurekin harremanetan

    Bilboko campusa

    Deustuko Unibertsitatea

    Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
    Tel.: 944 139 056
    gerontologia@deusto.es