Egiaztapen/aldaketa eskaeraren UNIBASQen ebaluazioa
ESTEKA UNIBERTSITATE, ZENTRO ETA TITULUEN ERREGISTRORA (RUCT)
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Fisiologia eta Osasunerako eta Ongizaterako Ariketa Fisikoa Unibertsitate Masterra jarduera fisikoko eta kiroleko profesionalak prestatzera bideratuta dago, eta beren karrera profesionalak osasunaren eta ongizatearen inguruan garatu ahal izango dituzte.
Master honek kirol fisiologian eta nutrizioan ezagutza sendoak dituzten profesionalak trebatuko ditu, eta horiei aukera emango die berariazko entrenamendu programak diseinatzeko eta hainbat biztanleria talderen bizi kalitatea hobetzeko, patologiak dituzten pertsonetatik hasi eta adinekoetaraino.
Profesional horiek gai izango dira populazio talde desberdinen osasuna eta ongizatea hobetzera bideratutako jarduera fisikoko programak ebaluatu, diseinatu eta hedatzeko.
Unibertsitate Master honek prestakuntza aurreratua eta espezializatua emango die ikasleei, osasunerako jarduera fisikoan adituak diren profesionalak eta jakintza-arlo horretako ikertzaileak prestatzeko. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikasketen helburu eta funtzio gisa ezartzen diren gidalerro orokorretako bat da.
Jarduera fisikoaren eta osasunaren arloan interesa duten eta unibertsitate titulua duten pertsonak
Ikasleek praktika profesionalak edo ikerketa arlokoak gainbegiratuta egin ahal izango dituzte (6 ECTS/150 ordu).
Bilboko Campusa
Osasun eta Ongizaterako Fisiologia eta Ariketa Fisikoa
Ikasturte bat - 60 ECTS
Espainieraz
25
Presentziala
Ez ohiko epea itxita
Uztailan, ez-ohiko epe berri bat irekiko dugu azken plazak dituzten titulazioetan sartzeko.
Informa zaitez zure eskaera idazkaritza birtualaren bidez egiteko jarraitu beharreko urratsei buruz.
Jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruko graduetako titulu ofizialek ematen dute sarbidea masterrera, baita osasun zientzien esparruko graduek ere (medikuntza, erizaintza, fisioterapia, etab.).
Osasunaren adarreko ikasketa ofizialetatik ere sartu daiteke, unibertsitateko graduaren baliokideetatik, osasunaren eta jarduera fisikoaren esparruko aurretiazko prestakuntza ziurtatuz gero.
Masterra egin nahi duten hautagaiei honako hau gomendatzen zaie:
Masterra zelakoa den kontuan izanda, ikertzeko nolabaiteko interesa izatea gomendatzen da, pertsonen osasun arazoak konpontzera bideratua, baita metodologia zientifikoa onartzeko aurrejoera ere, bizitzako fenomenoen ezagutzarako era nagusi gisa.
Masterra unibertsitateko irakasle talde batek eta ospe eta aitorpen handiko kanpoko profesionalek eskaintzen dute batera.
Osasunaren eta ongizate fisikoaren ezagutzan sakondu nahi dugu, arlo horretan lan egin dezaketen eta/edo ikerketa-bidea jarraitu dezaketen profesional espezialistak eta ikertzaileak prestatuz, doktorego-programekin bat eginez.
Lan merkatuari dagokionez, badakigu profil horrek etorkizun handia duela, adostasuna baitago jarduera fisikoak praktikatzaileen osasun fisikoan, psikologikoan eta sozialean duen alderdi onuragarrian. Adibide bat Osasunaren Mundu Erakundearen Konstituzioan osasunaren definizioan jasotakoa dugu, gaixotasunik eza bezala ez ezik, dimentsio bio-psiko-sozialean osasun ona izatea dela adierazten baita.
Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka programaz balia zaitezke. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.
Avda. Universidades 24. 48007 Bilbao
Tel. 944 139 003 (Ext. 3411)
master.saludybienestar@deusto.es