Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Master horretako parte hartzaile guztiek 6 ECTSko praktikaldi bat egingo dute. Praktikaldia Masterreko edukiekin estu-estu lotutako jardueren inguruko lanetan egiten da.
Praktiken helburu orokorra hau da: lanbideko jarduerari aurre egitea denbora jakin batean eta irakasle tutore batek gainbegiratuta, masterrean jasotako gaitasun guztiak benetako egoeretan aplikatzeko eta garatzeko.
Praktikari amaiera emateko, azken txosten bat egin beharko duzu.
Prozesu osoan zehar, irakasle/tutore baten laguntza izango duzu. Hark egingo dizu praktikaldiaren jarraipena eta aurkeztu behar duzun azken txostena prestatzeko orientazioa emango dizu, praktikaldi horri probetxurik handiena ateratzen diozula bermatzeko.
Lanbideko garapenean eta enplegua bilatzeko prozesuan behar duzun babesa eta jarraipena emango egingo dizu.
Zure “Career Advisor”arekin bilduko zara, zer funtzio, sektore eta kokapen geografiko interesatzen zaizkizun ikusteko, eta zure Curriculum Vitaea, LinkedIn-eko profila, aurkezpen gutuna prestatzeko.…
Saio hauetara joan ahal izango zara eta hautaketan adituak diren aholkularien eskutik, lan-elkarrizketei aurre egiteko aholkuak emango dizkizute, talde-dinamikak prestatzen laguntzeko, zure Elevator Pitch-a lantzeko.…
Talentua bilatzerakoan enpresek egiten dituzten ekimenen berri emango dizugu: Googlek saio birtualak egiten ditu bere hautaketa prozesua ezagutarazteko, McKinsey aholkularitza estrategikoak benetako aholkularitza proiektu bati… buruzko workshop bat eskaintzen du.
Enplegu eta Ekintzailetza Foroa urteroko topagunea da, enpresa, profesional, unibertsitate eta ikasle eta tituludunentzat. Elkar ezagutzeko espazioa da eta leiho ezin hobea enplegu bila ari diren ikasleek lanean hasteko aukera izan dezaten enplegu emaileen eskutik.
Deusto Business School Finantza Eskolarik handienetarikoa da eta hala aitortzen dute.
Gure herrialdeko bankurik nagusienetako eta enpresarik kotizatuenetako presidenteak eta zuzendaritza taldeetako kideak prestatu dira.
Finantzetako Unibertsitate Masterra egin ondoren, lanbideko sektorean lider diren enpresetan aritu ahal izango zara. Hona hemen adibide batzuk:
Aurkitu zure ibilbide profesionalean aurrera egiteko behar duzun guztia. Lana bilatzen lagunduko dizugu, eta zer egin, zer norabidetan joan eta nola egin erabakitzen lagunduko dizugu.
Aprobetxatu sinergiak eta indartu 7.000 bazkide baino gehiagok osatzen duten sare profesional zabal honen baliozko konexioak.
Izan ezazu beti azken joeren eta berrikuntzen berri, gure ekitaldi eta argitalpenen bidez.
Hobari handiak daude Deusto Business Alumniren enpresa babesle eta laguntzaileekin egindako hitzarmenei esker.