Irakasgai askotan (Errenta Finkoa, Errenta Aldakorra edo Finantza-tresna eratorriak, besteak beste), simulazioak egingo dira baldintza errealetan, jardunean ari diren profesionalek gidatuta. Saio horietan, esleitutako funtsen kudeaketa propioaren simulazioaz gain, hirugarrenen aurrean kontuak ematea ere egingo da.
Lanbidera begirako masterra denez, ikuspegi praktikoa agerikoa izan behar da irakasgai guztien garapenean.
Masterrean erabiltzen diren metodologiak:
- Bideoak, filmen zatiak eta hautatutako dokumentalak ikusi, hausnartu eta eztabaidatu.
- Irakasleak edukiekin eta garatu beharreko gaitasunekin lotutako alderdi teoriko nagusienak aurkeztu.
- Finantzen kudeaketaren azalpena profesionalen eskutik, zenbait kasu eta benetako esperientzia jarririk.
- Irakasleak gidatutako eztabaidak.