Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Masterra eta lanbidera bideratutakoa da. Helburu nagusia hau da: hainbat diziplinatako profesionalei gaitasuna ematea, emakumeen kontrako indarkeriaren eremuan esku hartzeko, modu koordinatuan eta diziplina ugariko ikuspuntutik. Horretarako, beharrezko gaitasunak emango dizkie ikasleei, esku-hartze asistentzialak, psikosozialak, hezkuntzakoak, sozialak, osasunekoak edo/eta juridikoak diseinatu, planifikatu, kudeatu, gauzatu eta ebaluatzeko, esku-hartzearen ikuspegi holistikotik (emakumeen beharretan eta bere testuinguruan eragiten duten alderdiak jasotzen dituela).
Masterrak berdintasunaren arloko 150 ordu eskaintzen ditu, Euskal Administrazio Publikoko berdintasun teknikarien lanpostuak lortzeko beharrezkoak direnak.
Irteera profesionalak elkarte eta erakunde pribatuetan, bereziki Gizarte Zerbitzuetan egiten den zuzeneko arretan, bai eta erakunde publikoetan ere, berdintasun arloan, esaterako.
Bilboko Campusa
Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzea
1 urte - 60 ECTS
Espainieraz
30
Presentziala
Ez ohiko epea irekita
Uztailan, ez-ohiko epe berri bat irekiko dugu azken plazak dituzten titulazioetan sartzeko.
Informa zaitez zure eskaera idazkaritza birtualaren bidez egiteko jarraitu beharreko urratsei buruz.
La finalidad del máster es contribuir al logro de una sociedad libre de violencias contra las mujeres formando profesionales que reconozcan sus c...
EMAKUNDE - INSTITUTO VASCO DE LA MUJER
Gizarte Lanean, Soziologian, Psikologian, Psikopedagogian, Pedagogian, Gizarte Hezkuntzan, Zuzenbidean, Kriminologian, Antropologian, Medikuntzan, Erizaintzan, ezagutza sendoen bila edo beren arlo profesionalean eguneratzea behar duten profesionalen artean.
berdintasunezko eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea eraikiz
emakumeen aurkako indarkerian esku hartzea, ikuspegi holistiko eta diziplinartekotik
Emakundek diruz lagundutako masterra
Masterra egitea eskatu eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnek Emakunderen beka eskatu dezakete. Baldintza orokor hauek betetzen dituztenek eskatu ahal izango dituzte bekak:
A) Laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik, Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza dutenek.
B) Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko Unibertsitate Masterrean onartuta daudenek.
Zure eremu geografikoa edozein dela ere, % 100 online osatu ahal izango duzun prozesua diseinatu Deustuko Unibertsitateak unibertsitateko master guztietarako.
Onarpen prozesua hasi aurretik, bai masterreko idazkaritzara, bai unibertsitateko orientazio zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke gure masterraren inguruan dituzun zalantzak argitzeko.
Sartzeko prozesua % 100 online da. Gure Idazkaritza Birtualaren bidez, alta eman eta zure hautagaitzaren egoera ikusi ahal izango duzu uneoro.
Masterraren zuzendaritzak zure eskaera ebaluatzen du, onarpen profila eta masterreko onarpen-irizpideak kontuan hartuta.
Edonoiz egiaztatu dezakezu zure eskaeraren egoera zein ebazpena idazkari birtuala atalean
Master bakoitzean eskainitako plaza kopurua mugatua denez, Deustuko Unibertsitateak unibertsitateko master guztietarako nahitaezko "plaza erreserba" sistema ezarri du.
Onarpen-gutunean, Deustuko Unibertsitatean matrikula egiteko epea esleituko zaizu.
Raquel Royo Prieto
Despacho 363 Edificio Central - 3º planta
email. raquel.royo@deusto.es
Cristina Elzo
Posgrados - Edificio de Cristal 4ª pta
tlf. 944 139 353
email. cristina.elzo@deusto.es