Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeaUnibertsitateko masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Lan irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzea

    Lan irteerak

    Masterrak, amaitzean, eskaini ditzakeen lan irteeren artean, erakunde publikoetako enplegua sartzen da, bereziki Gizarte Zerbitzuetan ematen dutena, bai eta berdintasun arloetakoa ere (izan ere, masterrak EAEko Administrazio Publikoak berdintasunaren arloko teknikari izateko lanpostuetan aritzeko eskatzen dituen 150 orduak eskaintzen ditu).

    Laneko beste irteera garrantzitsu bat genero indarkerian arreta eta esku hartzea (emakume biktimekin edo tratu txarrak ematen dituztenekin), arlo horretako prebentzioa eta ikerketa, eta genero berdintasunaren arloko gaietan sentsibilizazioa, prestakuntza, ikerketa eta aholkularitza ematen duten elkarteei eta erakunde pribatuei dagokiena da.

    Masterrak enplegu poltsa du, eta horren bidez, elkarteetatik edo erakundeetatik jasotako enplegu eskaerak betetzeko, masterreko ikasle ohiekin harremanetan jartzen dira, eskatzen den profila kontuan hartuta.