Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeaUnibertsitateko masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Irakasleak, orientazioa eta baliabideak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Prestakuntza jaso bitartean, langile akademiko espezializatuak eta ospe handiko profesionalak izango dituzu, egunero esku hartze sozialaren hainbat esparrutan lan egiten dutenak.

    Raquel Royo Prieto

    null

    Prestakuntza jaso bitartean, langile akademiko espezializatuak eta ospe handiko profesionalak izango dituzu, egunero esku hartze sozialaren hainbat esparrutan lan egiten dutenak.

    Raquel Royo Prieto

    Raquel Royo Emakumeen aurkako indarkerian Esku Hartzeko Masterreko zuzendaria da eta irakaslea da eta Teoria Feminista eta Gizarte errealitatearen Analisia genero ikuspegitik irakasten ditu. Era berean, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko doktorego programan parte hartzen du, eta honako irakasgai hauek ere eman ditu: Diskriminazioa eta genero indarkeria, Generoaren soziologia, Gizarte Psikologia eta Gizarte Lan Komunitarioa.

    Deusto Gizarte Balioak ikertaldeko kidea da, Generoaren ildoan. Inguruak aldizkariko Erredakzio Batzordeko kidea.

    Hainbat argitalpenen egilea da, besteak beste: Maternidad, paternidad y conciliación: ¿Es el trabajo familiar un trabajo de mujeres? (Eskuragarri online)

    Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzea

    IRAKASKUNTZA IKASKUNTZA

    Ikaskuntzaren oinarria metodologia didaktiko hauek dira:

    • Irakasleen azalpenak
    • Baterako hausnarketak eta eztabaidak
    • Bideoak ikusi eta aztertzea
    • Kasu praktikoak ebaztea
    • Rol jokoak
    • Idatzizko dokumentuak Irakurri eta aztertzea
    • Banakako eta taldeko lanak eta txostenak egitea
    • Tutoretza eta jarraipena, etab.

    Irakasgaien ebaluazioan, banakako edo taldeko lanak hartuko dira kontuan, bai eta ikasgelako parte hartze aktiboaren balorazioa ere.

    Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzea

    Orientazioa eta baliabideak

    Tutoretza akademikoak irakasgai bakoitzeko zalantzak eta zailtasunak konpontzera eta irakasgai bakoitzean egin beharreko lanen orientazio eta jarraipenera daude bideratuta.

    Irakasgaien tutoretzak: irakasgai bakoitzaren ardura duten irakasleek egiten dituzte, eta irakasleek eskatutako ebaluazio ariketak egitean sortzen diren zalantzak argitzen dituzte. Aurrez aurreko tutoretzen egutegi bat prestatzen da, eta egutegian kontsultatu ahal dira horien datak.

    MALen tutoretzak: ikasle bakoitzari esleitutako irakasle-tutoreak egiten ditu, masterraren amaierako lana egiten orientatzeko. Tutoretza horien ordutegiak eta egutegiak aldez aurretik planifikatzen dira irakasle-tutore horrekin. Tutoretza horiek nahitaez egin behar dira.

    Unibertsitateak, ikasleei laguntza emateko, badu Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua. Hau eskaintzen du:

    • Kontsulta psikopedagogiko espezializatua, ikasleak izan ditzakeen zailtasunak tratatzeko.
    • Berariazko ikastaroak, ikaskuntza prozesua errazteko eta osatzeko (ikasteko teknikak, antsietatea kontrolatzeko teknikak, jendaurrean hitz egiteko teknikak, enplegua bilatzeko teknikak, etab.).
    • Curriculum Egokitzapeneko Unitatea

    Premia bereziak dituzten ikasleek Orientazio zerbitzu horren laguntza dute, Masterraren zuzendaritzarekin koordinatuta. Azken hori arduratuko da ikasleak graduondoko tituluaren unibertsitate dinamikan integratu daitezen (irakaskuntza/ikaskuntza, ikerketa, praktikak eta gizarte sarea).

    Beste herrialde batzuetatik etorritako ikasleek ere Nazioarteko Harremanetarako Bulegoaren laguntza dute integrazio fasean. Bulego horrek gai hauei buruzko informazioa eta laguntza ematen du etengabe:

    • Bisa izapideak
    • Bizitzeko baimenak
    • Ostatua eta harrera
    • Zerbitzu eta aseguru medikoak
    • Tokiko zerbitzuak  

    Unibertsitateak beste laguntza eta orientazio zerbitzu batzuk ere baditu, hala nola:

     

    null