Praktikak zentro publiko eta pribatuetan egiten dira: genero indarkerian esku hartzen duten udalak, epaitegiak, erakunde publikoak eta elkarteak (biktimekin eta/edo tratu txarrak ematen dituztenekin lan eginez), bai eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko sentsibilizazioan, prestakuntzan eta sustapenean parte hartzen duten erakundeak ere.
Praktiketako zentroko profesional bat izango duzu bana-banako bidelagun, graduondokoan zehar eskuratutako gaitasunak eta ezagutzak aplikatzeko aukera emango dizun esperientzia praktikoa lortu dezazun.
Gaur egun, masterrak 20 hitzarmen inguru ditu praktiketako ikasleak hartzen dituzten zentroekin. Adibide gisa, azken urteetan bisitatu diren zentroak zehaztu ditugu.