European & International Business ManagementUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Ikasketa plana

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      Erabat nazioarteko masterra

      Zure prestakuntza

      null

      Nazioarteko prestakuntza

      Oinarrizko ezagutza berdinak ziurtatuko dituen sarreraren ondoren, gaiak nazioarteko ikuspegitik lantzen dira, finantza, marketin, kudeaketa zein estrategia arlokoak.

      Gainera, badaude nazioz gaindiko edukiak ere, europar ingurukoak direnak esaterako, (legedia, erakundeak, etab.).

      null

      Hizkuntzak

      Klaseak tokian tokiko hizkuntzan (espainieraz, frantsesez eta ingelesez) ematen dira, munduan gehien hitz egiten diren hiru hizkuntzatan.

      Masterraren barruan, ahozko eta idatzizko hizkuntza maila hobetzeko klaseak egoten dira, jatorrizko hiztun diren irakasleek emanak

      null

      Iraupen luzeko praktikak

      Bradfordeko egonaldia amaitu ondoren, iraupen luzeko praktikak egingo dituzu (3-6 hilabete) nazioarteko enpresetan. Praktikak gure Lanbideko Karreren zerbitzuaren laguntzaz kudeatuko dituzu. 

      null

      Master amaierako lana

      Proiektua taldeka egiten da. Talde bakoitzean nazionalitate desberdinetako eta aurreko titulazio desberdinetako pertsonak egongo dira. Praktiketan aurkituko duzuna simulatzeko era bat da.

      3 herrialde - 3 unibertsitate - 3 hizkuntza

      Masterraren egitura

      Bilbo"

      Bilbo (Deustuko Unibertsitatea): Urritik- Abendura arte

      Nantes"

      Nantes - Audencia Business School (Frantzia): Urtarriletik - Apirila arte

      null"

      Bradford - University of Bradofrd (Erresuma Batua): Apiriletik - Ekainera arte

      null"

      Praktikak enpresan eta MAL: uztailetik abendura arte

      Ezagutu nola bizi duten masterra gure ikasleek

      Esperientzia paregabea

      Metodo pedagogiko aukera zabala

      Metodologia

      • Irakasleen azalpenak
      • Baterako hausnarketak eta eztabaidak
      • Lan monografikoak, txostenak, etab. egitea
      • Dokumentazioa bilatu, irakurri eta aztertzea
      • Lanen eta kasu praktikoen azalpena
      • Kasu praktikoak aztertu eta ebaztea
      • Dokumentuak, artikuluak, berriak irakurri eta aztertzea…
      • Ikus-entzunezko dokumentuak ikusi eta aztertzea
      • Simulazioko ariketak
      • Tutoretzak

      Programak ikasteko erritmo trinkoa du eta lan pertsonal eta taldeko lan ugari eskatzen du.

      Ikaslearen ebaluazioa gai bakoitzaren azken probetan oinarritzen da. Gaiak eskaintzen diren zentroko hizkuntzan eta bertako irakasleek egiten dituzte. Gainera, hizkuntza probak ere gainditu behar dira, idatzizkoak eta ahozkoak.

      Frantseseko ikastaro trinkoa

      Frantseseko ikastaro trinkoa

      Frantseseko ikastaro trinkoa

      Frantseseko ikastaro hau masterra egingo duten ikasleei eskaintzen zaie eta programa hasi aurretik beren maila indartu behar dute. Bi maila desberdin ezarri dira, A2 eta B1, eta bertako irakasleek ematen dute.

      Ikastaro trinkoak 3 aste iraungo du irailean, masterra hasi aurretik (3,5 ETCS), eta 300 €-ko kostua izango du.

      Egutegia eta ordutegia

      null

      Egutegi akademikoa

      - Frantseseko ikastaro trinkoa: 2021eko irailaren 6tik 24ra.
      - Masterra hasteko data: 2021eko irailaren 27a, Bilbon (abendura arte)
      Egutegi akademikoa

      null

      Ordutegia

      Erakunde bakoitzean ordutegiak desberdinak dira; nolanahi ere, 9: 00etatik 19: 30era izaten dira, astelehenetik ostiralera.

      Praktikak nazioartekotutako enpresetan

      European and International Business Management Masterreko azken fasea enpresan praktika batzuk egitean datza, batez ere zure ama-hizkuntzaz bestelako hizkuntzako herrialde batean.

      Praktika horien helburu orokorra da lanbide-jarduera bati aurre egitea, erantzukizun-maila handiarekin, denbora jakin baterako eta irakasle tutore batek gainbegiratuta.

       

       

       

      null

      3-6 hilabeteko praktikak

      Praktikek 3-6 hilabeteko iraupena dute, eta gure irakasleek eta zure enpresako arduradunak tutoretzen dituzte.

       

      null

      Nazioartekotutako enpresak

      Praktikak lanaldi osoan egingo dituzu, ahal dela nazioarteko bokazioa duten erakundeetan eta/edo atzerrian daudenetan

      Master Amaierako Lana

      Master Amaierako Lana

      Helburua

      Hainbat nazionalitate eta titulazio dituzten pertsonek osatutako taldeetan, nazioarteko ikuspegia duen ikerketa bat egingo duzu, enpresa-gai bati edo gaurkotasun ekonomikoko gai bati buruzkoa.

      Proiektu horri esker, kudeaketaren arloan nazioarteko karrera profesional eleaniztuna garatzeko trebetasunak lortu dituzula erakutsi ahal izango duzu.

      atalak

      1. Memoria: 

      Ingelesez idatzitako txostena da, teknikoa eta aholkularitza-txosten baten edo erakunde bateko zuzendaritza-taldearen antzeko estilokoa.

      Memoria hori hiru pertsonako taldeetan egingo duzu, gutxienez bi nazionalitate desberdin dituzten eta aldez aurreko prestakuntzan gutxienez bi ikasketa-arlo desberdinetatik datozen kideekin.

      2.- Ahozko defentsa- (Comprehensive Oral Examination)

      Ahozko Defentsa ekainaren amaieran egiten da Bradforden, hiru ikastetxeetako irakasleek osatutako epaimahai baten aurrean.

      Zure taldeko kideekin batera, memorian aztertutako gaia ingelesez aurkeztuko duzu.

      Zuen azalpenaren amaieran, epaimahaiak banakako galderak egingo dizkio ikasle bakoitzari, masterrean erabilitako hizkuntzetatik zure ama-hizkuntza ez direnetan.

      Informazio akademikoa

      null

      Gaitasunak

      European & International Business Management Unibertsitate Masterraren gaitasun orokor eta berariazkoen zerrenda

      Gaitasunak

       

      null

      ARAU AKADEMIKOAK

      Deialdiak gehienez, ikasten jarraitzeko baldintzak, kredituen aitorpena, etab.

      Arau Akademikoak

      ONARPENERAKO IRIZPIDEAK

      ONARPENERAKO IRIZPIDEAK

      Onarpenerako irizpideak

      null

      SARRERAKO ETA AMAIERAKO PROFILA

      Sarrerako era amaierako profila