Biblia Ikasketak: Bibliaren Historia eta EraginaUnibertsitate Masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Masterrari buruz

Biblia Ikasketak:

Masterra

XXI. mendean, iraganetik askatu ordez, izan ginenaren memoria da gudu zelairik sutsuenetako bat.

Gogoratzen duguna gara, geure buruari esaten dioguna ginela eta gure arbasoak zerengatik hil ziren. Duela milaka urte Ekialde Hurbileko herri batzuek erabaki zuten idatziz jartzea, lehenengo aldiz historian, iraungitzen ez diren galderak.

Horrela sortu zen Biblia. Testu unibertsal horiek eragin erabakigarria izan dute bizimoduan eta pentsatzeko edo itxaroteko moduan, eta bizirik irauten dute testu sakratu gisa onartzen dituzten erlijioetan, eta batez ere, kultura eta ondare unibertsalaren parte diren margolanetan, literaturan, filmetan, musikan, ideietan eta abarretan.

Gaur egungo tradizio zabal hori guztia kritikoki berrirakur daiteke, kontuan hartuta testu horien testuingurua eta jatorrizko esanahia, bere ondorengo interpretazio eta manipulazioak, baita mundu justuago eta baketsuagorako ekarpenak egiteko eskaintzen dituen aukeak ere .

null

ONLINE MODALITATEA

Prestakuntza % 100 online, zeure erritmora nahi duzun momentuan eta lekuan ikasteko aukera emango dizuna, irakasle baten etengabeko laguntzarekin. Deustuko Unibertsitateak ezaugarri duen kalitate eta zorroztasun akademikoarekin.

null

EZAGUTZA GLOBALA

Bibliako testuen irakurketak ondorengo kulturetan orain arte izan duen eragina ulertuko duzu.

  • Tokia:

    Campus Birtuala

  • Titulazioa:

    Biblia Ikasketak: Bibliaren Historia eta Eragina

  • Iraupena/kredituak

    Urte bat - 60 ECTS

  • Hizkuntza

    Espainiera

  • Plazak

    20

  • Irakaskuntza mota

    Online

  • Sarrera prozesua:

    Sarrera prozesua zabalik

  • Informazio gehigarria:

    Berria

  • Fakultatea:

    Teologia
  • Partekatu:

Biblia Ikasketak: Bibliaren Historia eta Eragina

Master hau zuretzat da, baldin eta...

Eta Bibliaren prestakuntza historiko kulturala jaso nahi baduzu, zure unibertsitate prestakuntzaren osagarri gisa.

Komunikazioan, argitaletxeetan eta bidaia agentzietan lan egiten duzu

Kristau animazio komunitarioan lan egiten duzu, kultura anitzeko egoeretan

null

Parte hartzailearen profila

Sarrerako profila

Biblia Ikasketak: Bibliaren Historia eta Eragina Unibertsitate Masterrean sartu nahi duten hautagaiek ikasketa biblikoetan edo antzekoetan (Historia, Arkeologia, Filologia hirueleduna, Antropologia, Teologia, Zientzia Politikoak eta Soziologia, Humanitateak) aintzatetsitako unibertsitate batek emandako gradua izan behar dute.

Ama hizkuntzatzat gaztelania ez duten ikasle guztiek egiaztatu behar dute eskatutako hizkuntza maila dutela, egiaztagiriak aurkeztuta. 

Amaierako profila

Bibliako liburuak idazteko prozesua ezagutzen du, idatzi ziren une historiko desberdinetan, eta prozesu horren ondorioak ere ezagutzen ditu. Horrela, bere mezuaren irakurketa kritikoa egiteko eta bere mezu erlijiosoa balioesteko gai da, betiere testuinguruan kontuan hartuta.

Bibliaren irakurketa fundamentalistak eta/edo integristak eta irakurketa horietan oinarritutako legitimazioak identifikatu eta argudioekin errefusatzeko gai da, hainbat arlotan, erlijiosoan zein politikoan, ematen diren jarrera horiek aintzat hartuta.

Gai da Bibliak hainbat alorretan egindako ekarpen historikoak eta kulturalak identifikatzeko eta baloratzeko.

Biblia Ikasketei buruzko Unibertsitate Masterra

Zer eskaintzen dizu masterrak?

null

SARTZEKO BALDINTZAK ETA ONARPENERAKO IRIZPIDEAK

Gehiago jakiteko

null

ARAU AKADEMIKOAK

Gehiago jakiteko

null

Iradokizunak eta erreklamazioak

Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

Kontaktua

Biblia Ikasketak: Bibliaren Historia eta Eragina

Erlazionatutako titulazioak