Lehen modulu hau duala da, enpresaren errealitatea eta arazoak barrutik ezagutzeko.
Irakasgai bakoitzaren hasieran jardunaldi bat egingo da, eta automozio-enpresa batek erronka bat proposatuko du, ikasleek konpondu beharreko gaiarekin zerikusia duena. Lehenengo egun horren ondoren, eta irakasgaia garatzen den bitartean, ikasleek lanaldi erdia egingo dute erronka ebazten, eta lanaldi erdia Deustuko Unibertsitatean, konpetentziak eta ezagutzak eskuratzen. Irakasgai dual bakoitzaren bukaeran lanaldi bat egingo da enpresa batean, eta ikasle-talde bakoitzak bere ebazpen-proposamena defendatuko du enpresako eta Unibertsitateko kidez osatutako epaimahai baten aurrean.