Egiaztapen/aldaketa eskaeraren UNIBASQ ebaluazioa
ESTEKA UNIBERTSITATE, ZENTRO ETA TITULUEN ERREGISTRORAKO (RUCT)
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Master honek automozio-ingeniari izateko prestatuko zaitu, eta menderatuko dituzu bai ekoizpen-ingurunearen kudeaketa eta definizioa bai ibilgailuen eta osagaien diseinua eta fabrikazioa. Hala, ezagutza sendoak eskuratuko dituzu ingeniaritzaren hainbat arlotan, hala nola:
Enpresan eta unibertsitatean aldi berean ikasteko prozesua, benetako erronka eta proiektuei aurre eginez.
Estatu mailan, Euskadi da ekoizpenari dagokionez lehen eskualdea, % 45eko aktibitatearekin
Espainia da ibilgailuen 2. fabrikatzailea Europan eta 8.a munduan. Automobilgintzako osagaien euskal sektorea da lehiakor eta berritzaileenetako bat
4 hilabeteko prestakuntza automozio-enpresa garrantzitsuetan
Bilboko Campusa
Automozioko Diseinua eta Fabrikazioa
Urtebete - 60 ECTS
Espainiera
30
Presentziala
Sarrera prozesua zabalik
Prestakuntza duala
2024-25 ikasturterako onarpena eskatzeko epea zabalik dago.
Informatu zure eskaera idazkaritza birtualaren bidez egiteko jarraitu beharreko pausoez, eskatutako dokumentazioaz eta ikasketa batzuetarako sartzeko baldintza osagarriez.
Gutxienez ingeleseko B2 maila edo baliokidea egiaztatzea.
Onarpen Batzorde batek hautagaiaren balorazio positiboa egitea (% 50 baino gehiago).
Gehienez 100 puntu emango dira, eta aurkeztutako merezimenduak ondoko ponderazioaren arabera baloratuko dira:
4.2 ataleko onarpen-irizpideen arabera Masterrean zuzenean sartzeko aukerarik ez duten ikasleei jakinaraziko zaie Onarpen Batzordeak zer konpetentzia jotzen dituen beharrezkotzat Masterrean sartzeko. Prestakuntza hori ez da Master honetatik eskainiko eta espedientearen ondorioetarako ez da kontuan hartuko graduondoko prestakuntza gisa.
1.
Automozioko Ingeniaritzako Espezializazio Diploma titulu propioa, sektoreko enpresen oso harrera ona jaso duena. Unibertsitateko Master hau prestakuntza horren bilakaera bat da, eta prestakuntza duala sartzen da, ingeniaritzen irakaskuntzako funtsezko elementu bereizgarri gisa.
2.
Gure prestakuntza-ereduak bi kontzeptu ditu oinarrian: Learning by doing (eginez ikastea) eta project based learning (proiektuetan oinarritutako ikaskuntza). Prestakuntza duala urrats bat gehiago da norabide horretan; izan ere, zure bizitza profesionalean erabiliko dituzun ekipamendu eta software-tresna berberekin trebatzeaz gain, enpresen instalazioetan egingo duzu.
3.
Master honek erantzuna eman nahi die automozioaren sektoreak dituen erronkei: arintzea, fabrikazio aurreratua eta prototipatze birtuala.
4.
Sektoreko teknologietan sakonduko duzu, automozioan espezialista den trebakuntzarekin.
5.
Sektoreko enpresen eta zentro teknologikoen benetako erronkekin ikasiko duzu
6.
Lau hilabeteko egonaldia egingo duzu enpresa edo zentro teknologikoan, automozioaren arlo batean espezializatzeko.
7.
Punta-puntako teknologiak erabiliko dituzu. Unibertsitatean ez ezik ariko zara enpresa erreferenteetako instalazioetan, automozioaren sektoreko berrikuntzan aritzen direnak
8.
Sektore hori oso konplexua eta lehiakorra denez, eta teknologia-aldaketa handiak dituenez, jakintza-alor anitzeko eta goi-mailako prestakuntza duten profesionalak behar ditu, teknikariak ez ezik proiektuak zuzentzen dituztenak.
9.
Programak sektoreko enpresa garrantzitsuen eta
ikerketa- eta berrikuntza-zentro teknologikoen laguntza du.
10.
Deustuko Unibertsitateak 40 urte baino gehiago daramatza ingeniaritzako
goi-mailako tituludunak prestatzen.
Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hona hemen horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.