Aisia, Kultura, Turismo, Kirol eta Jolas Proiektuen ZuzendaritzaUnibertsitate masterra

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak lan eta irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      AISIA, KULTURA, TURISMO, KIROL ETA JOLASEKO PROIEKTUEN ZUZENDARITZA

      PRAKTIKAK

      ¿Jakin beharrekoak

      Masterraren prestakuntza teorikoa ikuspegi praktikoaz osatzen da. Hartara, ikasleak lanbideko esperientzia jasoko du eta lanaren kultura biziko du. Irakasgai horrek gutxienez 200 orduko praktika ordainduak egitea dakar eta gutxienez 800 €-ko ordainsaria jasotzea.

      Praktikaldiak garrantzi handia du curriculumen barruan, errealitatean sartzeko modua ematen baitu, errealitatean integratzekoa, martxan dauden programetan sartzekoa eta lanbidean gerora izango diren bezalako egoerak aurkitzekoa.

      Irakasgai horrek ezagutza teorikoak martxan jartzeko modua ematen du eta trebatzaileen presentzia etengabe izatekoa. Pertsona horiek prestakuntza prozesuaren jarraipena egingo dute etengabe; Aisiako Ikaskuntzen Institututik praktiketako koordinatzaileak ere orientazioa emango du.

      Lanbideko praktikan benetan murgiltzeari loturik, saio teoriko-praktikoak izaten dira gelan, lanbideko orientazioa errazteko eta ikasleen ekintzailetza txertatzeko, etorkizuneko lan irteeren artean.

      Azarotik hasi eta ikasturtea amaitu arte egin daitezke praktikak, bai Estatuan kokatutako zentroetan, bai Europar Batasunean edo hirugarren herrialdeetan ere

      TUTORETZAK

      Tituluak prozesua definituta du kanpoko praktikak kudeatzeko: banakako tutoretza programa bat du eta taldeko tutoretzak egiteko egutegia, tutore akademikoak koordinatuta. Ikaslea motibatu egiten du tutoreak prestakuntza programaren barruan, lanaren antolaketan eta laneko orientazioan.

      Banakako tutoretzen helburua da ikasleen lanbideko kezkak zeintzuk diren identifikatzea eta beren itxaropen eta interesetara hoberen egokitzen diren praktiketako zentroetara bideratzea. Gainera, taldeko saioetan jarraibideak ematen dituzte lan-merkatua ezagutzeko eta ekintzailetzara eta laneratzera bideratutako gaitasunak lortzeko.

       

      Koordinazioa praktiketako zentroarekin

      Masterreko ikasleek praktiketako tutorea dute Unibertsitatean. Pertsona horrek Unibertsitatearen eta enpresa edo erakundeekiko lotura lana egiten du, enpresa edo erakunde laguntzaileko bideratzailearekin koordinatzen da ikaslearen lan plana adosteko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko, eta praktiketako prozesua gainbegiratzen du. Prozesu horren bidez, praktiketako tutorea arduratzen da ikasteko prozesua gainbegiratzeaz eta ikasleen gaitasunen garapenaz praktiketan zehar eta ikasleek praktikak egiten dituzten enpresa eta erakundeekin koordinazio lana egiteaz.

      Gainera, programako ikasleek nahitaezko praktikak atzerrian egiteko aukera dute nazioarteko praktiketako irakasle batek koordinatuta. Hark animatu, orientatu eta kudeatzen du ikasleen irteera. 

      Ikasleek tutore bideratzaile bat dute praktikak egiten dituzten enpresan edo erakundean. Pertsona horrek gidatuko du ikaskuntza eta lagunduko dio ikasleari ezarritako gaitasunak garatzen.

      ¿Non egiten dira praktikak?

      Praktikak aisiaren esparruan (kultura, turismoa, kirola eta jolasa) diharduten enpresa eta erakunde publiko zein pribatuetan egiten dira. Prestakuntzako lankidetza hitzarmena izaten dute sinatuta Unibertsitateak eta erakunde horiek.

      Praktikak Euskal Herriko zentroetan egiten dira, batez ere, baina badira hitzarmenak Estatuko gainerako erakundeekin eta atzerriko (Europa eta Amerika) enpresa eta erakundeekin. 

      Praktiketako zentroen zerrenda zabala da eta denetariko enpresa eta erakundeak daude esparruen arabera:

      • Kultura arlokoak: kudeaketa, programazioa, ekitaldiak, ekipamenduak eta azpiegiturak, museoak, zentro zibikoak, ikerketa eta aholkularitza.
      • Kirol arlokoak: hezkuntza, kudeaketa, kirol azpiegiturak, federazioak, kirol abentura.
      • Turismo arlokoak: ikerketa kooperatiboen zentroa, landa garapena, proiektuen ekoizpena, abentura eta turismo aktiboko jarduerak, ikerketa eta aholkularitza.
      • Jolas arlokoak: ikastetxeak –eskolatik kanpoko jarduerak–.

       

      PRAKTIKAK

      Kredituak, egutegia eta ebaluazioa

      Kredituak

      Practicumean ikasleek 10 ECTS egin behar dituzte (250 ordu). Horietatik, denboraren % 80 (200 ordu) jarduera praktikoetan ematen dituzte ikasleek enpresa edo erakundeetan, praktiketako zentroko profesional baten tutoretzapean; % 6 (15 ordu) unibertsitateko tutoretzak izaten dira, kanpoko praktiketan egiten den lanaren jarraipena egiteko eta gainerako % 14a (35 ordu) azken memoria egitera bideratuta egoten da.

      Ikasleek bigarren seihilekoan egiten dituzte praktikak zentro bakar batean, nahiz eta batzuetan bigarren zentro batean egiteko aukera eman daitekeen. Praktikak martxoan hasten dira, masterreko saio teorikoak amaitu ondoren, nahiz eta ikasleek aukera duten proiektu jakin baten hasieran sartzeko, zentro hartzailea zein den kontuan hartuta. Praktiken denbora banaketak eta esleitutako kreditu kopuruak aukera ematen dio ikasleari definitutako gaitasunak lortzeko.

      Ebaluazioak kontuan ditu gaiaren bi ardatzak:

      Enpresa edo erakundearen lana praktiketako zentroko tutore bideratzaileak ebaluatzen du, puntu hauek kontuan hartuta: ikasleak egindako lana eta jarrerak (asistentzia, erantzukizuna, lan-taldearekiko harremana, inplikazio maila, ikasteko gaitasuna) (guztizkoaren % 50).

      Lan pertsonala eta, horren barruan, memoria bat prestatu behar da (% 50), irakasgaiko tutore akademikoak ebaluatzen duena.

       

      null

      PRAKTIKAK

      Egin praktikak Egin praktikak enpresa edo erakundeetan

      Aisia, kultura, turismo, kirol eta jolaseko proiektuen zuzendaritzako masterreri buruzko iritziaIcono para el play del video

      Testimonios

      “Asko eskertzen dut aukera hau eta oso pozik nago ekitaldien antolaketan parte hartzeko aukera hau izateagatik”.

      Paula BravoMasterreko ikaslea eta praktikak Innevento-n egiten ari dena
      Opinion sobre el master de Dirección de Proyectos de Ocio, Cultura, Turismo, Deporte y RecreaciónIcono para el play del video

      Testimonios

      "En todo momento he estado acompañado por las tutoras"

      Gorka EtxeandiaEstudiante del máster y prácticas en Harrobia/Eskena

      LAN IRTEERAK

      Sektore honetan lana aurkitzeko aukera handiak daude eta enpresek gero eta sektoreko profesional espezializatuagoak bilatzen dituzte, bezeroei zerbitzu berritzaileak eta kalitatekoak eskaintzeko berme gisa. Era berean, aisiako zerbitzuetan autoenplegurako aukerak ere handiak dira, merkatu-hobiak estaliko dituzten enpresak sortuz.

      Aisia, kultura, turismo, kirol eta jolaseko proiektuen zuzendaritzako tituludunak erantzukizun mota guztietako lanpostuak bete ditzake (zuzendaritza, kudeaketa, sustapena, animazioa, dinamizazioa, esku hartzea, etab.:

      null

      Kultura erakundeak eta ekipamenduak

      null

      Bidaia agentziak, turismo bulegoak, harrerako turismoa

      null

      Kirol kudeaketako enpresak

      null

      Erakunde publikoetako sailak

      null

      Kirol ekipamenduak (publikoak eta pribatuak)

      null

      Aholkularitzak

      null

      Fundazioak eta elkarteak

      null

      Laguntza zerbitzuetako enpresak, etab.

      Lan irteerak

      Aisia, hazten dagoen sektore bat

      null

      Lan irteerak

      Aisia, hazten dagoen sektore bat

      Sektore honetan lana aurkitzeko aukera handiak daude eta enpresek gero eta sektoreko profesional espezializatuagoak bilatzen dituzte, bezeroei zerbitzu berritzaileak eta kalitatekoak eskaintzeko berme gisa. Era berean, aisiako zerbitzuetan autoenplegurako aukerak ere handiak dira, merkatu-hobiak estaliko dituzten enpresak sortzeko.