Abokatutza eta Prokuradoretza +
Zerga AholkularitzaUnibertsitate Master bikoitza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Master bikoitzari buruz

Elkarrizketa eskatu

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Espezializatu zaitez zerga eta tributu aholkularitzan

    master bikoitzari buruz

    Bi programek Zerga Aholkularitzako Espainiako Elkartearen (AEDEF) laguntzarekin eskaintzen dira.Tributu eta zerga aholkularitzan espezializatuta abokatu lan egin nahi duten Zuzenbideko gero eta gradudun gehiagoren eskaerari erantzun nahi diote.

    Gradu bikoitz horren bidez, profil bereizgarria jasoko duzu: abokatuen bulegoetan lan egin ahal izango duzu, letradu lanetan eta aholkularitza juridikoa ematen zigor arloan, arlo zibilean, lanekoan, administraziokoan, merkataritzakoan…, zerga aholkularitzako eta tributuen esparruko ezaupide sakonekin. Abokatutzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterraz gain, espezializazio zabala egingo duzu Lurralde Komuneko eta Lurralde Historikoetako tributu sisteman.

     

    null

    Klaustroa:

    Tributu praktikako bi esparruetako profesionalak: jarduneko letraduak, zerga ahokulariak, tributuen ikuskatzaileak, likidatzaileak, bulego handiak, baita txikiak eta ertainak ere.

    null

    Norentzat?

    Zuzenbideko, Nazioarteko Harremanetako eta Zuzenbideko, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko eta Lan Harremanetako eta Zuzenbideko gradudunentzat.

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

    • Titulazioa:

      Abokatutza eta Prokuradoretza + Zerga Aholkularitza

    • Iraupena/kredituak

      2026ko iraila - 2027ko martxoa - 134 ECTS

    • Hizkuntza

      Espainiera

    • Plazak

      25

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua zabalik

    • Informazio gehigarria:

      Klaseak: 2026eko iraila - 2027ko ekaina
      Praktikak 2027ko ekainetik aurrera

    • Fakultatea:

      Zuzenbidea
    • Partekatu:

    2026-2027 IKASTURTEA

    SARRERA PROZESUA IREKITA

    2026/27 ikasturterako sarrera-prozesua irekita dago.

    irudi bat

    Master bikoitz honek lan merkatuan sartzea edo zure ibilbide profesionala birziklatzeko aukera erraztuko dizkizu.

    Javier García RossAbokatutza + Zerga Aholkularitzako Master Bikoitzeko zuzendaria
    irudi bat

    Arlo fiskala bezalako gai konplexu bat ezagutzeak zerga-sistema bidezkoagoa lortzea errazten du

    Javier García RossAbokatutza + Zerga Aholkularitzako Master bikoitzeko zuzendaria

    Baterako titulua

    Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua

    Gure unibertsitatea

    bermatzen duten kopuruak

    Ikasleen % 98k

    gainditzen du abokatu izateko Estatuko azterketa, Masterrean zehar egiten diren berariazko prestakuntzako saioei esker.

    Ikasleen % 90

    Zerga aholkularitzako gaietan ari dira lanean, eta haietatik asko Masterreko praktikak egin zituzten bulegoetan

    26 urteko

    esperientzia, zerga aholkulariak prestatzen

    750 ordu

    Praktikak zerga eta tributu arloko bulego, enpresa eta ospe aitortuko enpresa eta entitateetan egiten dira.

    Laguntzailea:

    Zerga Aholkularien Espainiako Elkartea (AEDEF)

    null

    Laguntzailea:

    Zerga Aholkularien Espainiako Elkartea (AEDEF)

    Zerga Aholkularitzako Espainiako Elkartearen laguntza (AEDAF gaztelaniazko sigletan). Aukera emango dizu Elkartearen harreman sarea erabiltzeko eta bertako zerbitzu guztiez baliatzeko, besteak beste, datu juridiko eta fiskalen datu base indartsuaz eta era guztietako baliabide propioez, tributuei buruzko doktrinazko eta praktikako gaiez.

    Bulegoetatik hasi eta zerga sailetara

    Lan irteerak

    Abokatuen bulegoak

    edozein espezialitatetakoak, adar juridiko guztiek (zibil, merkataritza, etab.) zerga zuzenbideko aditu baten ikuspegia behar izaten baitute.

    Kontabilitate, auditoretza edo aholkularitzako bulegoak

    konnotazio juridiko-fiskalekoak

    Nazioarteko zergetan edo entitateen eta erakunde publikoen aholkularitzan espezializatutako bulegoak

    Administrazio publikoa

    tributu adarrak, ikuskatzaileak, ikuskatzaileordeak, zerga agenteak, udaletako artekariak, tributuen likidatzaileak, estatu mailakoak, foru lurraldeetakoak eta autonomia erkidegoetakoak. Masterra merezimendu gisa balioztatzen da oposizioetan.

    Administrazio-finantza eta zerga sailak

    enpresa txiki, ertain eta handietan

    Zerga aholkularitza eta enpresakoa

    Ikastetxeak

    gai juridiko, ekonomiko, zerga eta kontularitza gaietan espezializatuak Doktoregoko ikasketetarako sarbidea

    Honetarako prestatuko zara:

    • Enpresen aholkularitza eta plangintza fiskala egiteko
    • Partikularren aholkularitza egiteko, aitorpenak eta autolikidazioak egin eta aurkezteko
    • Kontulari, aholkulari, auditoreei laguntzeko
    • Kudeaketa, zerga-bilketa eta -ikuskaritza egiteko
    • Famili enpresen zerga eta ekonomia plangintza eta antolaketa egiteko
    • Administrazio bideko errekurtsoen eta erreklamazioen zuzendaritza teknikoa, eta jurisdikzio bideko errekurtsoak egiteko
    • Sozietate- eta ekonomia-delituengatik prozesu penaletan eta Ogasun Publikoaren aurka defentsa egiteko
    • Zerga-arloko irizpen espezializatuak emateko
    • Nazioarteko zerga plangintza egiteko
    • Enpresak berregituratzeko

    Norentzat da?

    null

    Norentzat da?

    Zientzia juridikoetako gradudunentzat, abokatutzan lan egin nahi eta enpresa eta partikularren zerga aholkularitza esparruko lanak erakargarri iruditzen zaizkienentzat, egoki prestatu nahi izan eta gai horren alderdi juridikoa eta ekonomikoa, teoria eta praktika sakon ezagutu nahi dituztenentzat, sektore publiko eta pribatuko profesionalik eta irakaslerik onenen eskutik.

    irudi batIcono para el play del video

    "2 urtean, 2 master lortuko ditut. Hori ezinezkoa litzateke irakasleen eta masterretan laguntzen duten pertsonen laguntzarik gabe".

    María Vicente
    irudi bat

    "Lotura sendoak sortu ditugu praktikak egin ditugun bulegoekin eta sektoreko irakasle profesionalekin"

    Elena Muinozguren

    DEUSTO

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    DEUSTO

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egin behar badituzu, gure bekak erabil ditzakezu. Eskuratzeko baldintzen berri ematen dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

    INFORMAZIO GEHIAGO

    BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Harremanetarako:

    Abokatutza eta Prokuradoretza + Zerga Aholkularitza

    Erlazionatutako titulazioak