Pedagogía ignacianaMáster de formación permanente

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Plan de estudios

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Ikasgaiak

    Ignaziotar pedagogia

    Ikasgai eta IrakasgaiakSeihilekoaConsulta guíaECTSMotaHizkuntza

    Trabajo fin de Máster

    Deskargatu

    S2

    6

    Nahitaezkoa

    es

    Investigación educativa

    Deskargatu

    S2

    6

    Hautazkoa

    es

    Egutegia

    Ikasturtearen hasiera eta aurrez aurreko orduak

    Aurrez aurreko saioak adierazitako tokietan izango dira, osasun egoerak horretarako modua ematen badu. Bestela, adierazitako datan baina “urrutiko modalitatean” izango dira.

    Ikasturtearen hasiera: irailaren 8a.

    Jardunaldi trinko sinkronoak: irailean, azaroan eta martxoan. Aurrez aurre egingo dira, osasun egoerak horretarako modua ematen badu, Madrilen eta Manresan eta formatu birtualean ere jarraitu ahal izango dira.

    Ikasketen antolaketa

    null

    Ikasketen antolaketa

    Masterrak 5 jakintzagai ditu, 12 ECTS kreditutakoak. Bakoitza seihileko batean egingo da. Jakintzagai bakoitzak, bere aldetik, bi irakasgai ditu, 6 ECTS kreditutakoak. ECTS kredituen hainbanaketa egiteko orduan kontuan hartu da hartzaileak, gehienbat, lanean diharduten profesionalak direla.

    Programa honen ikasketa planeko kreditu guztiak gaindituta, Deustuko, Comillaseko Pontifikaleko eta Loyola Andalucía Unibertsitateetako Ignaziotar Pedagogiako Master titulu propioa lortuko dute.

    Jakintzagaiak

    01

    Ignaziotar pedagogia: jatorria eta garapena (1. seihilekoa)

    Ignaziotar espiritualtasuna, pedagogiaren oinarri

     

    Hezkuntza Jesusen Lagundiaren misio: bilakaera historikoa eta hezkuntzako erakundeen eragina

    02

    Ignaziotar hezkuntza-misioa (2. seihilekoa)

    Pertsonaren prestakuntza XXI. menderako

     

    Egungo hezkuntzaren errealitatea aztertzeko ignaziotar gakoak

    03

    Ignaziotar pedagogia gaur egun (3. seihilekoa)

    Ignaziotar hezkuntza-harremanen pedagogia

     

    Hezkuntza zientzien ekarpenak eta berrikuntza ignaziar ikuspegitik

    04

    Ignaziotar lidergoa ikastetxeetan (4. seihilekoa)

    Hezkuntzako erakundeen erronkak

     

    Ignaziotar lidergoa ikastetxeetan

    05

    Lanbideko eta ikerketako etorkizuna (5. seihilekoa)

    Irakasgai bat hautatzen da hauen artean:

    Lanbideko praktikak

    Hezkuntzarako ikerketa

     

    Master Amaierako Lana

    Bateratu egiten da prestakuntza lanarekin

    Modalitate erdipresentziala

    Lanaren zati handi bat online ikasteko plataforma baten bidez egiten da. Seihileko bakoitzean saio presentzial batzuk egingo dira. Saio horietan, programako gainerako ikasleekin partekatuko da prestakuntza.

    Ikaskuntza metodologiak ikasleen etengabeko jarduera eta irakasleak/tutoreak bidean lagun egitea eskatzen du, prozesuaren bitartekari den aldetik: jakintzagaia aurkeztea, egoerak proposatzea, hausnarketa egitera gonbidatzea, jatorrizko iturriekin harremanetan jartzea, alderdi zehatzen ulermena erraztea, jarduera praktikoak proposatzea, feedback-a ematea.…

    Irakasgaien arduradunek egiten duten irakaskuntzako tutoretzaz gain, graduondoko parte hartzaileek bidelagun bat izango dute beren ikastetxean edo eremuan, eta ikastaroa testuinguru errealetara aplikatzearen inguruko feedback bat emango die eta balioespenean lagungarri izango da.

    Metodologia erdipresentzialeko Ignaziotar Pedagogia