ZURE IKASKETAK AUKERATZEKO LAGUNTZARIK ONENA
CAMPUSARI BURUZ
Unibertsitateko ikasketak aukeratzea ez da beti erraza izaten. Gehienek ez dakite zer gustatzen zaien, zer egiten duten ongi edo zer gradu eta gradu bikoitz eskaintzen diren. Zure kasua ere hori da? Imajinatu uda batean Deustuko Unibertsitatera etorri eta jakintza arlo honetatik pixka bat eta beste hartatik beste bat probatu ahal izango bazenu. Eta ikusi. Hau da niri gustatzen zaidana? Ondo sentitzen naiz jarduera horiek egiten, ikasgai horiek ikasten? Hori izan daiteke nire bidea? Horixe da Udako campusa: bost egun probatzeko Unibertsitatean egotea nolakoa izango litzatekeen eta etorkizunean erabakirik onena hartu ahal izateko. Jolastu nahi?
Gainera, berrikuntza gisa, aurten, Udako campusak bi osagai berri izango ditu, Deustuko Unibertsitatearekin izango duzun esperientzia hobetzeko eta zabaltzeko: kirol, kultura eta aisialdiko jarduerak arratsaldeetan, eta udaleku formatuan ostatu hartzeko aukera, inor, datorren tokitik datorrela, parte hartu gabe gera ez dadin. Animatuko zara? Etorkizuna zeurea da!

UNIBERTSITATE AURREKO CAMPUSA
DBHko 3. eta 4. mailetako eta batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzendua.

BOST JARDUNALDI
Bost jardunaldi ditu. Ekainaren 23tik 27ra, astelehenetik ostiralera.

Tailerrak, kirolak eta jarduerak
Hartu parte fakultateek antolatutako tailer eta dinamiketan. Baita kirol eta jarduera ludikoagoetan ere. Jardunaldiaren amaieran bazkaria izango da campuseko kafetegian.

Zure neurrira egina
Parte hartzeko aukeren artean hautatu ahal izango duzu: goizez, goizez eta arratsaldez, edo ostatua barne dela. Gainera, bi hizkuntza-ibilbideren artean aukeratu ahal izango duzu: gaztelania eta ingelesa edo euskara eta ingelesa.